Elgoibarko itzulia + Morkaiko eguna

Berriako blogean jarritakoari jarrituz,

Hemendik nabilen Maiatza guztietan bezela, Elgoibarko itzulixa egutegixan gorriz daukaten data izaten da. Elurrik eta eguraldi onik gelditzen bada bakarrik ordezkagarrixa.

Aurtenguan, gainera, bi eta hiru aste barru 65  eta 55  kmtako bi lasterketatara apuntatuta nago (65ekua ESAITek antolatzen duan EHME eta 55ekua G10M), eta horietara ondo allatzeko testa bezela hartuta neukan Elgoibarko itzulixa.

Orain arte 38km eta 2000m inguruko ibilbidia izaten zan, baina azken bi urtietan ibilbidian aldaketa txiki batzuk egin ditxue, eta 40kmra arte luzatu dabe ibilbide markatua (ze badago markak jarraitzen ez ditxuanik ere, jeje).

Aldaketak aproposak begitandu jataz. Lehena, Hirukurutzetatik behera ibilbide erosoago bat sartu dabe, ze lehengo ibilbidia oso arriskutsu geratzen da hezetasuna dagonian (Akaso 100Milak ere bariante honetatik sartzia ez da ideia txarra).
Bigarrena, Ziardamendiko tontorretik pasatzia da, orain arteko zementuzko pista albo batera lagata. Tontorra egin ondoren, gerra zibilean enterratutako gudari batzuren hilobi ondotik ere pasatzen da. Ibilbidea politagua izanaz gain, kultura eta historia batzen ditxu aldaketa honek!

Beraz, ibilbidia primerakua. Baina hori baino garrantzitsuagua, sekulako lan talde bat dauala atzetik!!! Urtero urtero ardura beren gain hartu eta markaketa, hornidurak, eta orain umieri dominak banatzia ere eguneko parte bezela jarri dabe, eta ondoren 600 lagunentzat bazkarixa!! Zuek bai meritua!!!
Domina banaketa Morkaiko egunean
Eta ibilaldiari dagokionez, urtero legez, goizeko 6tan elizako kanpaiekin batera hasi ginan. Etxetik urten aurretik eurixa ziharduan arren, urten orduko gelditxu zan. Galguak antxitxika hasi ziran. Ni ritmo bizkortxuan, baina ez hauen ritmo alaixan. Lehenengo igoeran oindiok gorputza esnatzen eukitzen dot eta ez jata fuerte hastia gustatzen, bestela luze itxen da eta.

Muskurutxuko gaina bakarrik egin nuan, nere ritmuan, disfrutatzen. Hirukurutzetarako Ulaziak harrapatu ninduan, eta bixok batera hasi ginan jeisten, berbetan. Astian zihar ere ibili gera inguruotan bixok, eta beti da gustokua berbetan jutia Iñakikin.

Hirukurutzetatik behera, markak segitzen ibilbide berrixa hartu genduan. Ez zaukagun aldatu zaben berririk, baina normala dan bezela, zintak segitzen jun ginan. Halako batian frontal bat ikusi genduan behetik gora kontrako norabidian. Aibalaletxe! ta hau?
Mejo!!
-Ostia, Mejo, ze itxen dok kontrako norabidian?
-Kauenlaletxe, Piru, galduta nabil ordu laurdenian hemen, gora eta behera. Ibilbidia aldatu dabe, zintxak segitzen hasi eta galdu, pagadixan ibili naiz gora eta behera, eta ez dakit nundik dan!! Esan zigun mekauenka.
Lasai Mejo, etorri gurekin, ondo guaz eta...
Pol-pol eta Sargoate batzen ditxuan bidiakin bat egin genduan hemendik, eta Otsourteaga (Otzourtia) hornidurara allau ginan, ziztu bizixan. Aldaketa honekin korrika itxeko sekulako bidia laga dabe, gozada bat izan zan zati hau!!

Gero Sargoateko berritxutako itxurrixari bisitxa, eta hornidurara zuzenian.

Antxitxikalarixak allau aurreko argazkixa Otzourtia basarriko frontoiko horniduran. Txorixo eta salda ez da faltatzen
8 euroren truke horrelako hornidurak eukitzia ez da normala. Bollerixia lepo, edatekuak nahi beste, salda eta txorixua, eta lanian daozenen animuak (adarjotzeren bat ere noizipeñetan jausten dan arren, kar kar kar)... Pena, korrika itxeko ez dala komeni gehixegi jatia. Hornidurara allatzen naiz nere buruari esaten, platano zati bat eta hanka lehen bait lehen, bestela nere aitxitxa zanak esaten zaban bezela, idixa perra eta guzti jateko kapaza naiz!

Mejo gu baino lehenago urten zan horniduratik, eta gu urten ginanerako han zatorren bueltan, bastoiak ahaztu jakozen eta. Jode, Mejo, gaur ez dok hire eguna... Parre behintzat egin genduan berakin. Grande Mejo! Horrelako entrenamenduakin soberan egingo dituk 100Milak!!
Azkaratera bajau, eta Urnobitzan gora egurrian hastia erabaki nuan Leokin juntau arte. Barrenkortara (Mauxitxa gainekaldera) eskixari buruz berriketan jun ginan, ke rrrarrro!! kar kar kar. Gustora bixok!!!

Konturatu orduko Altzolan nenguan. Egixa esan sekula baino motxagua egiten ari jatan. Goizian plazatik urtetzian 5 ordutatik jeistia neukan helburu, eta markatu nitxuan referentziazko denboren azpitxik nijuan.

Altzolan Zumaia eta Itziarko artistekin topo egin nuan, ur bila zabizen. Bioinera bidian, Berdungo Jesus harrapatu, eta honekin allau nintzan gora. Fresko, gustora nixen, baina... Ziardamendira allautakuan ziztada bat somatu naban belaunian.
 
Korrika sasoi pixkat hartzen doten bakoitzian belauneko arazuak eukitzen ditxut. Bizi osua daramat korrika, eta beti berdin! Aurten plantillaz aldatzia erabaki dot, eta berriz ere arazo bera! Argi dago asko gustatu arren, ezin dotela korrika nahi beste egin. Deseperantia da hau.

Azken astetan igartzen nuan belauna kargatzen, baina mendikletakin konbinatziak, eta ondo luzatu eta soltatziak hor mantentzen zuan. Baina Ziardamenditik beheruntz derrepente ezin pausurik eman! Jesus nerekin, flipatzen zauan. Esan nion aurrera segitzeko, Aiastiako hornidurara iritsiko nintzala hala nola, eta norbaitekin jeitsi herrira. Nigatik ez preokupatzeko eta segitzeko bere itzulixakin!!
Jesusek ezetz, lasai egoteko, berari horrek ez ziola inporta. Lagunduko zidala.
Ziardamenditik Ziarda basarrira errenka bajau, eta zementuan oinez hasi orduko juten hasi jatan mina. Aiastiara orduko ahaztuta.

Urbi eta Gabikin egon ginan horniduran eta ia Altzolan urik ikusi genduan galdetu ziguten. Egixa esan, nik ez nuan ikusi. Aurten lekuz aldatu dabe ura, eta ni fijau ere ez.

Ikaragarrixa da korrika egiteko zortea dugunori Morkaikokuek ematen diguten babesa. Esaten digute beraiek oinezkueri bermatu behar dietela hornidura, baina saiatuko dirala korrika egiten dogunok iristen geranerako zeozer eukitzen, ura bada ere.
Eta uraz gain, edari ezberdinak, jateko apur bat eta platanuak ere bageneuzkan Aiastian gu allau orduko. Mila esker!!!

Horniduratik ataratzeko orduan Itziar-Zumaiarrak allau ziran bertara. Jesus eta bixok ibilbidian aurrera abantatu arren, hanka ondo ez naukala nabari naban, nahiz eta molestia askorik ez euki.
No pain no gain, min pixkat pasatziarren aurrera egin ohi dot, eta hala erabaki nuan oinguan ere.
Morkaiko baino lehenago harrapatu gintxuan Zumayamikuen hirukotiak, eta hauekin berbetan egin genitxuan Morkaiko eta Kalamuako tontorrak.
Tontorrera ondo, indarrekin eta minipe allau arren, jeisten hasteko orduan berriz ere herrenka, ezin pausu bat eman. ke puté!
Jesusi berriz ere esan nion kostakuekin bajatzeko lasai, ni allauko nintzala, nitaz ez preokupatzeko! Baina berak lasai egoteko, nerekin bajauko zala kosta ala kosta! Bakarrik ere bajauko nintzan arren, eta kontzientzia kargu gutxiokin, ESKERRIK ASKO JESUS!!! hi bai lagun ona!!

Eta halako batian nor, eta Ulazia atzetik! Joe, bi hauek, dagoeneko makina bat Elgoibarko itzuli in ditxue batera! Aurreko urte guztiak errepasau zitxuen, Serranori bolak igo jakozen hura, Aranek azken metrotan gantxuakin eraman zitxuan hura... hurrengorako Piru kojoka nola bajau zan kontauko dabe hauek! Kontuak kontu, aurtenguan Ulazia ixa ibilibe zaola eta lasai jungo zala esanda zeukala, baina aurten ere bixek batera bukatu!

Eta ni arrastaka bi hauekin. Berriz ere laua zatorrenian pasatzen jatan mina, eta aldapa behera berriz pintxazuak. Tarteka trotian, tarteka geldik eta oinguan bi lagun neri begira! Hainbeste espektazio...
Esaten niuen, zuek gaztiok ez dozue ulertzen zer dan zahartrosisa, baina gustauko jatzuen nere edadera allautakuan ni moduan egotia!!! Eta hori bi hauek hanka banatan 25 urtetik gora daukela bakoitzak, kar kar kar

Ulaziak esaten zuan, Piru, oindiok 5 orduan sartuko haiz plazan, ikusikok! Sigmatik behera 10 minutun faltan hasi nintzan sinisten, eta arrazoia, bi minutun faltan allau nintzan eskoltauta plazara! Nik estrainekoz 5etik behera. Haueri ilusiorik ere ez, kar kar kar

Zumyamikuak han zaozen, eta segitxuan allau ziran beste gazte batzuk. Gizur batzuk kontau, eta etxera jun ginan dutxatzera. 12:30etan poteatzeko geratu ginan plazan gaozenok.
Poteua, eta bazkaira!!!
Domina banaketa ondoren 600 lagunentzat bazkarixa prestau zaben Morkaikoko artista hauek, eta bide batez, jendia elizara gerturatu, ze aspaldixan ez dot uste hainbeste jende egongo zanik hemen, kar kar kar


Eta hau ya, beste dimensio batian sartu da! Hitzak soberan. Jateko modukua dago eh?

Jateko moduko mutila da gure Lasku, eh?
 Bazkaltzen geundela, Modesto agertu zan, gure ingurura etorri, eta "hemen tranposo asko dago!!" esan zigun. Hauek bazkal aurreko txikiteora garaiz allatzeko goizeko 5etan ateratzen dira Elgoibartik. Justu aldatu daben zatixan, Hirukurutzetatik behera pasatu genitxuan guk. Esan zigunez, gure aurretik bakarren batek pasatu zuan, eta horniduran makina bat lagun ordurako igaro ziala esan ziuen. Hau da, jendiak atajau in zabala!!
Banan banan esan zigun, nik badakit zeintzuk aurreratu nauten, eta badakit baitxa ere Ziardamendiko tontorretik zenbat hanka marka zaozen. Zuk pasau dozu?
kar kar kar, aber zeinek esaten zion gizurra Modestori. Parre behintzat egin genduan.



 Eta bitxartian,  oraindik ere bolondresek markak jasotzen segitzen zaben
Bolondresak markak jasotzen

Ba horixe, kriston egun politxa pasatu genduan, nere helburuetako bat beteta, itzulixa 5 ordutatik bajatzia, baina beste helburu batekin kale! Hurrengo erronketarako konfidantza galdu bakarrik ez, gainera lesionatu naizela!!!

Eta orain aber zer... badirudi gainkargagatik bi zuntz haustura txiki eduki ditxutela bolan. Astebete ezer ere egin ezinda egongo naiz, eta gero aber. Beraz, momentuz EHME deskartatuta!
Eta ondoren, berriz ere mendikletari eta itsasoko kiroleri ematen hasi beharko.
Bueno, bloga kargatzeko astixa hartu dot behintzat! Aspaldixan denboraripe nenbilen eta

*Argazkixak Morkaikoren twitterretik hartuta
Eta hemen egin daben bideo bat

MORKAIKOren eguna 2015 from Julen Ansola on Vimeo.


Iruzkinak