Espainiako txapelketak Euskal Herrian
Oporren aurretik Berriako ibilkari
blogian argitaratu naban idatzixak espero ez naban difusiua euki
zaban; ESAITek bere iritzixa eman zaban, eta baita beste korrikalari eta mendizale batzuk ere tartian Ainhoa. Berrian bertan ere agertu zan kontua eta inkesta bat ere zabaldu zaben,
Barrenen ere agertu zan berria, eta Hitza batzutan ere esan zidaten agertu zala.
Kalian ere makina bat lagun eta ezagunek gelditxu naute bere iritzixa
emateko. Ametsik onenian ere ez naban imaginatuko horrelako
oihartzunik! Bakarrizketan ibiltzetik edozein izan leikela blogarixa
esatera ausartzen naiz, kar kar kar
Egixari zor, kasu gehixenetan zorionak
eman dizkidaten arren, badakit kontran pentsatzen dabenak ez dirala
iritzixa ematera etorri, horretarako ausardiaz gain, gauzak oso klaru
eukitzia bihar da eta; nik idatzitako testua argitaratzeko bezela (medallaren bat jartziarren nere buruari, kar kar kar).
Oingo sarrera honekin eskerrak eman,
aportaziuak batu eta konklusiua zabaltzia da
helburua. Zueri esker asko ikasi dot!
Lehenik eta behin argitxu nahi dot, ez
zala inor mintzeko helburuz idatzitako testua, baizik eta
kontzientziari eragiteko helburuakin idatzitakua. Beraz, inor minduta
sentitu baldin bada, barkamena eskatzia besterik ez daukat hemendik.
Izan ere, danok dauzkagu gure kontradiziuak, baina garrantzitsuena
kontradizio horietaz jabetzia da nere ustez, eta momentu honetan
korrontiak eramaten uzten ari geran sentsaziua daukat, hots,
kontradiziuak desagertu dirala eta egoera tamalgarri honetaz harro
gaudela.
Beste era batian esanda, milaka
aitzakia asmatu leikez norbere burua justifikatzeko. Txarrena, egun
ez dotela ikusten jendia aitzakiak asmatzen. Asimilauta gaudela!
Pertsonalki jaso ditxudan ekarpenetan,
helburu bera lortzeko kontrako bidiak entzun ditxut. Batzuri boikota
itxia gogorra begitantzen jakue. Beste batzuri zilegi eta egin
biharrekua, baina elitekuak diranek popularrek egin dezatela
iruditzen zaie logikoena, txapelketako puntuak (eta kasurik onenetan
markaren baten babesa) jokatzen ari direlako. Herrikoieri, aldiz,
boikota elitekoek egitea izango dela efektiboena iruditzen zaie,
irabazteko aukerak dituztenen faltak atentzioa deituko lukelako eta besteentzat bidea markatu.
Lasterkari herrikoien esanetan, atzekoak lasterketa hori korritzera doaz
ibilbidea gustatzen zaielako edo fetxa aproposa suertatu jakuelako,
espainiako kopa izan edo ez.
Antolatzaileen lana kanpotik ikusita,
horrelako proba bati prestigioa ematen diola eta herriari berari
oihartzuna nabarmena da. Ikustea besterik ez dago Zegama mundu mailan
ezaguna dela antolakuntza, lasterketa eta ingurua apartak direlako.
Baina mundu mailako lasterketa bat izateko pasa beharreko galbahea
espainiako kopa izatean dago arazoa. Konpondu ezean, beti topo egingo
dugu arazo berarekin.
Komentatu didaten beste puntuetako bat
Euskaldunon konplejoa izan da. Espainiako lehiaketetan lehenengo
postuetan, are gehiago, podiumean euskaldunak ikustea ez da
harritzekoa, eta hori euskal korrikalarien artean ez dagoela
profesionalik. Beraz, mundu mailan eta errendimenduari dagokionez,
Euskal Herria ordezkatzeko gai baldin bagara, zergaitik ez da
bultzada hori ematen? Konplexuagatik dela entzun dut. Ez dakit
horregatik den, baina edozein kasutan, argi daukadana da gure arazoa
ez dela kirolean mailarik ez dagoelako.
Guzti hau euskal abertzale baten
ikuspuntutik ikusia, noski.
Espainiar abertzaleak diren irakurle
batzuk egongo dira akaso, Euskal Herria Espainiaren (edo Frantziaren)
barnean sentitzen dutenak, eta horiek, ados egongo dira egun egiten
ari direnarekin. Bakoitzak jakingo du berea, baina nere deiadarra ez
doa horientzat, ni bezela pentsatzen dugunontzat baizik.
Espainiako Vuelta Nafarroan edo Bilbon
edo Euskal Herriko beste txokoren batean jokatzea gaizki iruditzen
zaien horieri zuzentzen naiz, beraz. Edo ofizialtasunaren aldarrian san mames betetzen dutenentzat.
Bi bide horiek ikusi arren, inertziak lasterketa amateur batzutan parte hartzera eraman gaituen
horientzat da beraz nere idatzia, izan triatloia, mendi lasterketak edo dena delakoa.
Norbanakoen eskubidiak bermatuko
balira, bakoitzak hautatu ahalko luke baten edo bestearen izenean korritu; espainiako edo munduko lasterketa antolatu, baina
momentu honetan espainiako federazioak ez du horretarako aukerarik
ematen (ESAITen esanetan CSD gainetik dagoelako). Beraz, hierarkia
bat dago nazioartera igaro ahal izateko, eta Espainiak ez du
askatasuna ematen.
Hori argi geratu baldin bazaigu, ez da
gutxi. Hurrengo pausua, edo bidea egin nahi dugunontzat, arazo honi
aurre nola egin izango da eztabaida.
Nik boikota proposatzen naban. Ekintza
zuzen ez biolentoa.
Gizarte desmilitarizatu batian sinisten
zaben haien burruka paretik ikustia tokau jatan. Insumisoak egiten
ziran, eta batzuk kartzelakin ere ordaindu zaben hura. Oraindik ere
gizartia guztiz desmilitarizatu gabe badago ere, gutxienez gizonezko
gaztiok ez genduan urtebeteko formakuntza militarrik jaso, eta
gizarte hau pixkat desmilitarizatuago egotia haieri zor diegu.
Nik proposatzen doten boikotak ez dakar
burruka hark ekarri zaban eragin ezkorrik korrikalarixantzat;
Batetik, astebukaera guztietan bat, bi edo hiru lasterketa daoz
(batzuk burbuja trail dagola esaten hasi dira). Beraz, korrika
egiteko gogua baldin badaukazu justu astebukaera horretan, beste
batetara jun eta kitto. Ez da hainbesteko faena, ala?
Benetan lasterketa hori daukazu oso
gustoko... ba egingo duzu hurrengo urteren batian. Batzuk kartzelakin
ordaindu zuten bitartian, horrenbeste egiteko prest ez bazaude...
Puntuak jokatzen ari direnentzat,
noski, ez jutia eta gainera arrazoiak publiko itxia izango litzake
txapela kentzeko keinu bat, eta milaka jarraitzailerentzat eredu bat.
Kanpotik erretz esaten da, eta bakoitzak ikusi bihar du noraino
itxeko prest daguan. Edozein kasutan, Euskal Herrian jokatu dan Espainiako lasterketa horretan parte hartzia erabaki badozu, mesedez,
kontziente izan non zauden, ze interesengatik izan dan hemen
lasterketa, eta ze etorkizun nahi duzun zure herriarentzat.
Argi eduki hemen debalde ez dela ezer, Espainiak ez digula esango, benga, egin ezazue erreferendum bat eta izan nahi duzuena erabaki; Espainian ez baitago kultura demokratikorik, ez
eta askatasunik garena izateko.
Kontutan hartu lasterketa bat
antolatzen duenak ez duela dirua galtzerik nahi, bestela lasterketak
ez du denboran iraungo. Txapela jokatzen ari direnak, kasurik
onenentan izena emandakoen %5-10artean izaten dira. Gainontzeko %90-95ak antolakuntzak
galerak ez edukitzeko parte hartzen dugu (antolakuntzaren
ikuspuntu ekonomiko soiletik diot). Horregatik da hain garrantzitsua nere aburuz, ados
ez zauden lasterketa batetara ez joatea.
Mundu mailan Euskal Herrian (eta
bereziki Gipuzkoan) lasterketak oso famauak dira, antolakuntza ona
eta ikusleen berotasunagatik. Baina zergaitik Espainiako Vueltan hau euskal herrixa dala aldarrikatzen dogu, eta beste lasterketetan
ez? Hor galdera
Nik boikota aipatzen dudan bezela,
beste inork ordezkoa edo gehigarria den beste ideiaren bat baldin
badauka, ni entzun eta aztertzeko prest, noski.
Bien bitartean, neri ez jata tresna
hoberik okurritzen, eta ez jata iruditzen hainbeste eskatzia danik.
Ez dakit hurrengo urtian eragin
handirik igarriko dan izenematietan, baina kontu honekin ohartu naiz espero ez
naban jende askok ez duala pentsatu ere egin eta inertziaz aktuatu
duala. Gutxienez norbait konturatzea lortu badot, ez da alperrikako
lana izan!
2014/10/13an ARGIAn hauxe publikatu da, preziski Zumaian grabatua. Hemen sartzen dut bideoa
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina