Gabonak

Gabonak hasteko, Peyragudeseko eski pistan urteko lehenengo lasterketa egitera gerturatu ginan. Aurreko urteko antzerako plana zauan. Oinguan Sprint-a kendu zaben arren, zapatu arratsaldian bertikal bat in bihar zan, 500m inguruko igoera bat, eta domekan lasterketa normal indibidual bat, 1600m ingurukua, 4 igoerakin.
Halere, gu betiko lez, lasterketara jun bai, baina lehenago inguruan eskiadatxo bat itxeko aprobetxatu genduan zapatuan, eta ondoren kronua.
Domekan berriz, lasterketa indibiduala tokatu zan. Argazkirik oindiok ez dot lortu, lortuz gero sartukot batenbat. Pistetan bertan izaten dan arren, oso politxa izaten da, aristatxo bat, elur hautsetatik jeitsierak, ...
Aurten, aurreko urtian bezela, IDEKOko bigarren egin dot. Puto Javi, aurretik bukatu zitxuan bi probak. Halere, ez zidan alde gehixegirik atara, eta tira, aber hasten naizen sasoi puntua hartzen...
Astelehenian Arbizon aldera jun nahi genduan, baina iparretik elurra eraldatu gabe zauan, eta hegotik oso behian laga bihar genduan kotxia, Aulanen. B plana pentsatu genduan, Saint Laryko pisten ingururuntz gerturatu, eta handik itxia osteratxo bat Aulaneko bailara ingurura. Buelta politxa izan zan, baina haizia hasi zan egun horretan, aldaketa zatorren seinale.
Atxikituriko bideuan ikusi leikezue egun horietan indakuak Agudes inguruan eta Saint Lary inguruan


Gabonetako jatekuak aitzaki, bueltau egin ginan, baina 25 arratsaldian berriz ere eskiatzera. Oinguan Candanchu aldera jun ginan.
26xan demaseko tenporala emanda zaonez, Somporteko basuan (Foret de Sansanet) eskiatzia erabaki genduan. Sekulako elur hautsa hartu genduan hemen, tenporala zaonik ere ez genduan igarri. Pistetan hasi, eta Sansaneteraino jeitsi ginan, eta buelta. Ikusi, ikusi zelako eguna egin genduan Sompow-n

Hurrengo egunetan elur kantidade handixa eta tenperaturen igoera etorri zan, eta eurixa ere bai, bonba bat mendira juteko. Horregatik pisten inguruan ibiltzia erabaki genduan. Halere, badao pisten inguruan ibiltzerik aglomerazio asko jasan biharrik gabe.
Azkenengo egunian eguraldixak hobera egin eta Monjes egiteko aukera euki genduan, atxikitutako bideuan ikusi leikenez

Iruzkinak