Errexiltar Andres

Aurten ere iritsi da proba berezi honen astebukaera. Izenak berak dioen bezela, lasterketa baino, trabesia bat da, eta ez alperrik hemen inguruan egiten dan probarik zaharrena.
Picosen egiten da, eta guretzat picosera juteko aukera bakarretarikua izaten da, normalian eguraldixak eta elur kalitatiak ez bait dau picosen laguntzen, azkenian distantzia berian piriniotan sartzen gera, eta han elur kalitatia eta eguraldixa hobiaguak izaten dira normalian. Hala ta guztiz ere, alpinistontzat leku berezixa da picos, bere mendixen edertasuna gogortasunak ematen diola esango nuke.
Gaurkuan ere seguruenik aspertuko zaitxuet nere txapakin, baina beti bezela Regil gorabeherez beteta egoten da.
Aurreko urtian adibidez, berandu urten ginan. Pena bat, ze hona ez da piriniotara beste jende etortzen, eta beraz, aurre aurrian ibiltzia erretzagua izaten da.
Halere, aurten ni beste txip batekin nauan. Lanagatik eta gainontzeko konpromezuengatik hilabete osua batere entrenatu gabe ibili naiz, eta astebukaeretan eskiatzen ibili naizen arren, altitoyko forma guztiz galduta ibili naiz, tenporada haseran baino okerrago ikusten naban nere burua!
Zapatuko proba bikoteka zan eta domekakua bakarkako kronoigoera. Bikotekako probetan bigarrenaren denbora kontutan hartzen da biontzat, eta domekakuan aldiz, bakoitzak beria itxen dau. Ondoren, Regil trabesiarako denaren batura egiten da (bion bi egunetako batura) baina gainera domekako proba bera bakarrik euskal herriko kronoigoeren txapelketa ere bada.
Ohikua danez, Larizekin eman naban izena. Oso gustora ibiltzen naiz berakin, baina azken hilabete honetan forma guztiz galduta nauan, eta bera aldiz, inoizko fuertien ikusten naban.
Abixatu nion nere egoera zein zan, eta beste bikote bat bilatzeko ere gomendatu nion, baina bere esanetan bikotiak onerako eta txarrerako dira, eta nerekin in nahi zabala esan zidan. Alde batetik ohore bat zan, baina bestetik konpromezua ere bai, seguruenik bixok sufritxuko genduan eta (berak nere zain, eta nik bera zain eukitxa).
Halere, kasu hauetan badaude truko batzuk
De 2011 Apirila

ez dizkizuet sekretuak kontatuko, baina 200zaldi eta asto bateko motorra naukala ematen zaban!!! Hura zan igotzia!!!
Karreretan esperientzia eukitzia ere gradu bat da, igotzen indarripe egon arren, gomari eskerrak posturik ez galtzeko moldatzen ginan eta esperienziari esker, aldaketetan eta jeitsieretan aurreratu itxen genduan.
Halere, aurtengo Regileko protagonista edo berezitxasuna beste bat izan zan. Astian zihar eskiatzerako baino hondartzarako girua in zaban eta hori elurretan asko igartzen da. Zapatuan bertan ere goizeko 9etan Fuente Dé-ko parkinian 15ºzaozen. Arrandegiko elurra baino beruagua zauan, eta bero horrekin elurra urtua geratzen da. Horrek igotzerakuan foketan arazuak sortzen ditxu, hezetasunakin kolak ez dau ondo funtzionatzen eta igoeretan fokak urtetzen dira. Jeisten ere arriskutsu egoten da, hain elur astunakin lesio arriskua handitzen da eta.
Gainera ibilbidia elur tipo honetarako ez zan aproposegixa, igoeretan jeitsierak zaozen, fokak galtzeko arriskua areagotzen, eta jeitsieretan igoerak in bihar genitxuan, eta elur astun eta sakon honetan patinatzia baino gauza gaitz eta nekagarrixaguak gutxi izango dira.
Halere, ibilbide oso politxa izan zalakuan nago, kuriosidadia daukanantzat hemen GPSan datuak:

Lasterketa hasera haseratik, esanda bezela jun zan. Irabazteko faborito Balen eta Otxoa bikotia ziran nere ustez, baina izerdixa bota biharko zaben horretarako! Aurten zorte txarrakin hasi zaben denboraldixa, baina hobetzen jun dira, Pierran adibidez, lehenengo euskaldunak izan dira, eta Aitorrentzat jada 9.pierra izan da!!! Aupa txapeldun!
Harira bueltauaz, hasi ordurako Balenek foka bat galdu zaban, eta atzetik jendia aurreratzeko arrastua zabaltzen jun bihar izan zan Aitor zain zeukan postura arte.
Halere, ikusitako arazo hori poliki poliki danori pasatzen jun jakun, bata ez bazan bestia geratzen zan foka larruripe. Bikote bat aurreratzen zenduan baztarrian geldik zaola, baina handik pixkatera zu berdin geratzen zinan, baztarrian fokak jartzen!
Poliki poliki gure karreran lekua hartzen hasi ginan. Oinguan ere Murua eta Karolo izan genitxuan karrera lagun. Gutxi gora behera 8.postuan jungo ginan momentuan, jeitsiera bat hastera guazenian kontrolekuak abixatu zigun jeitsiera markatzen zaben banderin batzuk haiziak bota eta zulora jausi zirala, baina ez zala haraino jeitsi bihar.
Kasualidadez, aurreko guztixak han beheraino jeitsi ziran, eta denbora pila bat galdu zaben. Zulotik berriz ere bide normalera igotzerako gure parera urten ziran. Nahi gabe, karreran erdixan, haserako taldian sartu ginan, eta adibidez, Guadakuak aurreratu genitxuan, oindiok zuluan galduta zaozen eta!
Lehenenguak ziharo desesperatuta zaozen, elurran egoerari eta foken arazueri oinguan ibilbidian konfunditzia etorri jakuen, eta akats asko egiten ari ziran nerbixuen ondorioz.
Halere, sasoia ez dago alperrik, eta segitxuan hartu zaben distantzia berriz ere. Lariz eta bixok momentu horretan 5.postuan ero gindoazen, eta hurrengo zatozen karolo eta muruari distantzia politxa atera genienez, lasai gindoazen.
Azken metrotan, halere, fokekin arazuak euki genitxuan, eta segundu bakarrangatik aurre hartu ziguten bi hauek!
Regilen bigarren zatixan denbora etorri zan orduan
De 2011 Apirila

Lagun guztixok pote batzuk hartzera jun ginan Potes-era. Elgoibartik Manex, Andoitz gure Presidentia (joditzen diolako diot, kar kar kar) Txirios, Lariz eta ni. Gasteizko Javi, Azkoitxiko Ixaka (Elgoibartarrez ikasten ari da), Hernaniko Ionny, eta Sala, Josema Huizi eta Iker Torres, Luchoneko podiumeko artistak, eta nola ez, podiumetara oso ohitua dagoen ULTRABEÑAT pyrenako txakurekin!!!!
Lasterketa honen berezitasuna ere horixe da, ez dakit azkenengo lasterketa dalako edo zergaitik, baina normalian lasterketen txip hori kendu eta lasai hartzen dogu arratsaldia lagunekin parre batzuk itxeko eta horretarako lagun talde aproposa bildu ginan! bai jauna! Bat naturala ez taldian (bueno, gure presidentia izan ezik, nahiz eta bere lagunek bazaukaten xelebre itxuria!)
Trago batzuk hartu ostian, berriz ere gora jun ginan lotara. Gaba guztixa eurixa eta txingorra entzuten egon ostian, huurrengo egunian espero ez genduan elur kapa berri batekin jaiki ginan. Kronoigoera jokatu bihar zan, eta lehen aipatu dotenez, ni ez nauan konpetitzeko mentalidadiakin.
Halere, igoera bat besterik ez zan

Hasi ordurako, kronorako faborituetako zan Tovarri eskixa soltatu jakon. Postu pila bat galdu zitxuan, eta aurreratu gintxuanian animatu genduan. Handik pixkatera berriz ere eskixa galduta, eta gauza bera, kanpotik bere marka zabaltzen aurreratu gintxuan.
Aurreko urtetik sartuta naukan arantza bat etorri jatan burura. Justo aurreko urteko Regileko bertikalian Ander Garmendiari bastoi baten roseta izurratu jakon nere parian. Ander bere kategorixako txapela jokatzen ari zan, eta momentuan aurrera jarraitxu naban arren, urte osua egon naiz hari bueltaka, jo, nere bastoia laga izan banio... total, nik ez naukan ezer jokuan!
eta horretan, nun eta Joseba berriz ere eskixa soltau! bi bidar pentsau gabe, nere eskixa eman nion eta beria hartu. Gero ez dakit mesede handixa in nion, ze fokak heziak neuzkan, eta seguru kriston zuekua ingo jakola. Dana dala, ni behintzat gustora geratu nintzan "samaritano on" plantetan, kar kar kar. aurreko urteko arantza kendu naban behintzat!
Joseban eskixa jarri eta aurrera! Poliki poliki ohitzen jun nintzan, ze haseran neri ere pare bat aldiz urten jatan. Azken maldan aurrian nauala, gora begiratu, eta han ikusi nitxuan Aitor eta Lariz beste guztiengandik metro batzuk aurrerago. Iñigokin esperantza asko naukan, baina ez nakixan gertutasunak objetibo izaten uzten zidan, eta hantxe ikusi naban nola Larizek Otxoa atzian laga eta aurrera itxen zaban. Zalantza ia goraino aguantuko zaban ritmua, ze aitor ere ez da hankamotza. Horrela urten jatan AUPA LARIIIIIIZZZZ txillixua!!! Jo, ze emozio! Gure txikixa (Eñaut ez, bestia!) han aurrian ikustian!!!
Eta bai, aguantatu ahal izan zaban!!!
Garaipena Iñigona izan zan, baina nik uste Morkaikoko guztixok gure in genduala domina! Igartzen da ez gaozela ohitxuta
De 2011 Apirila

Zalantzarik gabe, aurten ni sasoi oso onian ikusi naiz, baina Iñigo puntu bat gorago dagola konfirmatu dit honek. Probako garaile absolutua, eta Euskal Herriko kronoigoeren txapelduna, bejondeiala!!!
Horrekin, gainera, euskal herriko kopako 2. postua lortu dau Larizek, eta azken hau sorpresaz. Berakin batera gure FreeRider eta oraindik eski astunakin ibiltzen dan (eta seguru kategoria hori balego lehena izango zala)Ionnyk eskuratu zaban kopako hirugarren postua. Aupa Ionny!!!
Etxekuak lehenengo, argi dago, baina Otxoa eta Balen ere zoriondu nahi nituzke, tenporadari buelta ematen ondo asmatu dabe eta. Halere ez espero adarra jo gabe utziko zaituztedanik!!! Mezzalama daukagu aurretik, eta hori baino lehenago alpetan zeharkaldi batera gonbidatu gaituzte beraiekin, eta suitzan bizi dan gorkakin!!!
Jada burua han daukat, ze gogo!!!!
ze bestela, regil pasatuta, hemen inguruan jada ez dira lasterketa asko geratzen, eta momentu hau iristian tristura sartzen hasten jata, beste denboraldi bat pasata! urtetik urtera gainera bizkorrago pasatzen direla iruditzen jata.

Eta azken lerro hauek idazten ari nintzela honako mezu honekin topo egin dot:
Efe agentziak meteosaten bitartez honako proba hau bidali digu eta atzoko garaipena erreklamatzera goaz. Lariz DOPATZEN!!! Banekien nik txirrindulari hauekin ez zegoela fidatzerik!!!
Hasteko Morkaikok espediente bat ireki du (morkaiko garbi 2.0), eta ez dugu deskartatzen Butreaitzeko laborategietara lagin bat bidaltzea kontraanalisia egiteko
Edozein kasutan proba hau erabakiorra izango delakoan gaude, transfusiotarako material guztiarekin harrapatu bait dute.
Unquerako polizia ere tema honen gainean dago, atzo ere "pistaren atzetik" ibili ziren "OPERACION CABRA DE CARACATE"-ren barruan, Eufemiano ere tartean omen dago!
Momentu tristea mendiko eskiarentzat!!! Oñatitik datozen uretara bota genuen Gabarra Alfredo eta Ramonen oniritziarekin, baina Gabarra Deba ibaitik jaso eta beste fitxajeren baten zain egon beharko gara berriz margotu eta atera ahal izateko!!! snif snif
De 2011 Apirila



Iñigo Larizen prentsa oharra:

Contadorren clenbuterol kasua oinarritzat hartuta, AMA-ren substantzia dopanteen zerrendatik sagardoa kentzeko ikerketa eskaera bultzatzeko idatzia egin dudala jakinarazi nahi dizuet. horrekin batera, esan, ikerketaren emaitzak izan arte ez dudala honen inguruan inongo azalpenik emango.

Bitartean, notizia hemen ikusi dezakezue:

http://www.elgoibarren.net/content/view/2902/1/
http://www.diariovasco.com/v/20110405/bajo-deba/inigo-lariz-logra-campeonato-20110405.html
http://www.alpineproject.es/

Irakurtzen honaino iritsi bazerate ez zerate makalak! Ehun milak egiteko prestatuta zaudete zalantzarik gabe!

Iruzkinak