Eslobeniatik Dolomitetara

Bloga zabaltzian Blogero txapa izatia ez nabala nahi esan nion nere buruari, baina daukaten etorrixakin...
Ta oporrekin segitzen Eslobenia lagatzeko momentua allau jakun, eta horrekin gogoetarako lekua ere bai. Eslobenia leku lasaixa da, oso politxa eta erlajantia, baina txikixa ere bada.
Euskal herrixakin konparatzeko bezelakua da, azaleraz 20.273km2 dauzka (EHk 20.947) eta 2.054.199 biztanle dauzka erroldaturik (EHk 3.007.661).
Entzun izan dot EHk independentzia lortuz gero ez lukela etorkizunik izango, baina Eslobeniako bizipenek guztiz kontrakua demostratu didate. Gainera bertan ikusi dogunak nahiko inbidia eman dit. Ez nuke arrazista kutsua izaterik nahi, baina ez zan etorkinik ikusten (ezta errumania edo errusiakorik ere!) eta horrengatik ondorioztatu genduan enplegu lokala dagola, hemen iraultza industrialian gertatu zanan kontrakua eta horrek 1991n independentzia lortzeko nazio izaera izaten lagundu dielakoan nago.
Beste alde batetik oso leku naturala da, esplotazio naturalik ez da ageri, EHko iparraldian antza daukala esan leike, piñurik ez dago (udazkena espektakulo bat izan behar da), harrobiak gutxi. Garapen bidean daudela esan liteke (leku batzutan autopistaren alde bat oraindik eraikitzen ari ziren, edo errepideak grabillazko pistak bihurtzen ziren batzutan), baina nibel ekonomikoa hemen bestekoa edo altuagoa da. Hor erori zen bigarren mitoa.
Teknologian puntako enpresak ere badaude, Begunje-n elan eskien fabrika ikustera joan ginenean itsasontzien fibrazko lantegia ikusi genuen, eta hori ez dago edonon!

Kultura europearra dela esango nuke (Alemania, Suitza, Austria datorzkit burura), ez dago lapurretarik, ingurugiroari garrantzia ematen diote (eguzki plakak etxe guztietan, zelaiak txukunduta, baratzak etxe guztietan, bizikletaz ibiltzeko ohitura...), norbaitek mapa batekin ikusten bazintuen gelditu eta nora joan nahi zenuen galdetzen zizuten, jende oso jatorra. Abuztuan hori zen zegoen giroa. Irailean ez dakit horrela jarraituko duten, baina lasaitasuna transmititzen zuen lekuak. Eta gu nora, eta dolomitetara jun ginan...
Ondo onduan daoz, baina zerikusirik ez dauka. Dolomitetan dana zan kotxea, bozina, jendea, turismoa, kable eta teleferikoak tontor guztietara, eski pista amaiezinak, supermerkatu gutxi eta restaurante asko, Ferrariak kaleetan... dana limiteraino esplotatua.
Aurreko aldiz dolomitetan egon nitzenean ez zitzaidan horrenbesterako iruditu, baina oraingoan Eslobeniatik etortzerakuan kriston aldia nabaritu naban.
Halere, adaptazioko eguna pasa ostian Dolomiten edertasunak liluratu ninduan berriz ere. Inoiz bisitxau doten mendikate politxena izango da.
Lehenengo geldialdixa Cortina D'ampezzon in genduan. meteua begiratu eta 3 egunetan oso giro exkaxa ingo zabala jartzen zaban.
Halere, bixamunian Cristallora daguan ferrata bat itxia pentsau genduan. Cristalloko eskiko pistetan lo in eta goizian iratzargailuak jotzian eurixa zauan; buelta erdi eta lotara. Esnatzian, opor egunak alperrik galdu biharrian zeozer itxia erabaki genduan, eta 15km ingurura dauan Lavaredo alderuntz jun ginan.
Urtetzeko momentuan Gazta, Idurre eta bere gurasuekin topo in genduan. Elgoibartarrak danian!!
Lavaredoko parkera sartzeko 20€ eskatzen zizkiguten, eta berandu zanez eta eguraldi txarra iragarritxa zaonez, berriz ere buelta eta Cristallora jun ginan. Tre Crocci portuan furgona laga eta abantau ginan goruntz. azkenian esperotakua baino eguraldi hobia in zaban. Goizago jakin izango bagendu...
De 2010 udako oporrak

Cristallora bi ferrata daoz, bata bestian ondoren itxeko Ivano Divona eta Marino Bianchi. Berandu zanez, zuzenian Marino Bianchira jutia erabaki genduan. Eski pistetatik gora abantau ginan, ritmo onian, baina Rifugio Lorenzi-rako azken 200mtako pedrera asko kostau jakun, aurreko guztixa beste!
Refuan berriz ere lehengo elgoibartarrekin topo in genduan. Hauek lehenago urten ziran eta Bianchi inda jaten zaozen. Guk ere zeozer jan eta Bianchi ferratan sartu ginan,
De 2010 udako oporrak

baina ekaitza hasi bihar zala ematen zabanez, buelta erdi in genduan berriz ere refujixoraino. Hemendik Divona ferratara kontrako bidian sartu ginan bertan dauan zubi famosua ikusteko, eta furgonara buelta!
De 2010 udako oporrak

Arratsaldian txartu zan eta hurrengo goizera arte demaseko eurijasa euki genduan!
Halere, egunez esperotakua baino eguraldi hobia in zabanez, bixamunian aurrikuspeneri kasurik in ez eta berriz ere Lavaredo aldera jutia pentsau genduan eta sarrerako 20€ak ordaintzia.

Auronzo refujixuan parkinera ixo eta nun eta han berriz ere elgoibartarrak! parre in genduan, euren atzetik gabizela ematen zaban eta!
Egun hau, baina, ez zan hain ona urten. Hobetzeko zain eta zain egon ostian abantau ginan Auronzo refutik Tre Cime refuruntz.
De 2010 udako oporrak

Hemendik Torre Toblin-i buelta eman (ferrata itxeko berriz ere berandutu jakun) eta bueltan Tre Cimeren desplomeen aldea ikusteko aukera euki genduan, Pou anaien azken balentrien lekua.
De 2010 udako oporrak

Kontuak ataratzeko, marroi klarua dagoen lekuan euriak ez dio ematen, hau da, paret desplomatuak dira eta oinarritik 40mra arte ateratzen dira kanporuntz, pentsa hortik igaroteko zer nolako indarra in bihar dan.
Txarrenian behintzat eguna aprobetxauta!

Berriz furgona hartu eta Cortinan mendebaldian dauan mendixetara jun ginan, Toffanetara. Toffana di mezzora jutia pentsau genduan, eta honen aurretik dauan Punta Ana in genduan. Ferrata oso politxa eta alpinua, emozioz betia izan zan, ferrata mendixan ertz ertzetik dixe eta!
De 2010 udako oporrak

De 2010 udako oporrak

baina behin Punta Ana inda ferratatik urten ginan eguraldi txarra zatorrelako berriz ere!
De 2010 udako oporrak

cinqui torri mitikua parez pare zaukagun
De 2010 udako oporrak

Cortina azpian, eta ostian Cristallo

Hurrengo egunetarako eguraldi ona zauan aurrikusitxa, eta dolomitetako mendi altuena eta glaziar handixena daukan mendira jutia erabaki genduan, Marmolada di penia-ra.
De 2010 udako oporrak

Hemen mendixa ferratatik ixo genduan (eskumatan geratzen da) eta glaziarretik bajau (parez pare), beraz, pioleta, kranpoiak eta soka ere eraman genitxuan. gainera elur jausi berrixa ere aukitxu genduan, aurreko aldiz hemen egon nintzanian bezela.
De 2010 udako oporrak

pixka bat labainkor geratu zan arren kabliak beti ematen dau segurtasuna.
Tontorrerako azkenengo metruek ez dauke zailtasunik
De 2010 udako oporrak

Eta dolomitetako egonaldixa bukatzeko Civettara jun ginan.
Aurreko 4 egunak deskantzuripe ibili ginan, gainera egunero batetik bestera furgonakin mobitzen, eta horrek ere nekatzen dau, baina egun asko ez zaukaguzen eta ahalik eta gehixen aprobetxatzia nahi genduan!
Eta neke horrekin dolomitetan tokau jakun ferratarik luzienari ekin bihar izan ginon. Civetta mendixa oso mendi politxa da, haitz mole bat (dolomitetan ohikuak diran gehixenak bezela) Alleghe herrixan gainian.
De 2010 udako oporrak

Ferrata honek, baina 900mko desnibel positibua dauka haitzian gora. Goitxik bistak ikusgarrixak dira lainuek lagatzen dabenian
De

Ondoren refujixora jeitsi, eta hemendik behera mendixan oinarrira arte ere ezin da harreta galdu. Behin behian mendixa azpitxik zeharkatzen da igoerako bidiakin topo in arte.
Ferrata ez da batere gaitza, baina luzia in jakun generaman neke guztixagatik.
Halere, gurekin batera xamar Eslobeno kuadrilla bat ere jun zan, halabiharrez
De 2010 udako oporrak

azkenerako lagun in ginan, hainbeste ordu elkar pasatzen eta topo itxen...
Euskaldunak ginala esatian eurak ere konturatu ziran gurekin zaukaten berdintasunaz, eta segitxuan esan ziguten VIVA BASKIA!!!!
De 2010 udako oporrak

Aupa zuek ere!

Iruzkinak