Nahi eta ezin!
Umetan amak Piru artzaixan kontu hura kontatzen zidan:
-Otsua datorrela, otsua datorrela...
Herri guztixa antxitxika juaten zan, eta bera parrez:
-Ezeetz, gizurra zala!!! kar kar kar
Hurrenguan ere berdin:
-Otsua datorrela, otsua datorrela...
Herri guztixa antxitxika jun berriz, eta bera parrez:
-Ezeetz, gizurra zala!!! kar kar kar
Halako batian, otsuak benetan agertu jakozen gure artzaixari, eta
-Otsua datorrela, otsua datorrela...
-Otsua datorrela, otsua datorrela...
-OTSUA DATORRELA OTSUA DATORRELA...
Baina artikulo 33, inork kasu putik ez.
Aurtengo neguakin ere gauza bera pasatuko dala ematen dau. Badatorrela, badatorrela frentia, badatorrela elurtia... baina hona ez! Halako batian allauko da, eta ordurako eskixak ere salduta eukiko ditxugu!!! Eta bixen bitxartian eskixak apurtzen segitzen dogu.
Panorama ikusitxa, eta aurreko urtetako zurrada, urrutira juteko nagikerixa sartuta daukat aurten. Gasteiztik ordubete exkaxera Valdepiedra daukagunez, hantxe nabil gehixena, gazteleraz esaten dogun bezela, en el tontodromo de valdepiedra. Aurten inoiz baino tontodromuago azpiko argazkixan ikusi leiken bezela.
Halere, urtian zihar lasterketa batzuk burutu bihar dira, eta urtarrilan 8an Antxon Bandres zanan omenez egin zan Euskal Herriko Kronoeskalada txapelketa, EMFko koparako ere puntuagarrixa dan proba Arette-San Martingo harria eski pistan.
Kasualidadez, bezperan, Bilbon martxa kolosala egon zan, eta handikan zuzenian jun ginan San Martingo harria-Arettera. Bilbotik urten orduko asko berandutu jakun, benetan kolosala izan zan, eta tamaña berekua hiritik urtetzia kostatu jakuna.
Berandu urten baginan Bilbotik, oso berandu pasatu ginan Izabatik. Aretten bertan lo egiteko asmua zaukagun, baina Belaguara igotzen hasi ginanian... zer eta nere furgonetako aldagaien kutxa izorratu jatala Jon Zakilen benta parian.
Belaguako zokoraino jeitsi eta han lo egin bihar izan genduan. Bost ordu exkax lo egin, jaiki, arrapataka gosaldu eta igotzeko norbaiten bila hasi ginan. Eskerrak hantxe bertan zaguan Uharteko Juanjo, lasterketa egitera zijuala aprobetxatu, eta berakin ixo ginan. Baina hemen ez da dana bukatzen. Gora iritsi eta dorsalak batu bihar genitxuan, bezperan ez bait genduan hartzeko astirik eduki. Konplejora ixo, eta han minutu batzuk zain egon ostian (gu bezela beste dozena erdi) abixatu ziguten irteeran zeudela bezperan batu ez genitxuan dorsalak.
Berriz ere furgonetara jeitsi, aldatu, dorsalen bila jeitsi, jantzi... eta irteera emateko 5 minutu falta eta jendia ya lekua hartzen zauan irteeran. Total, horrelaxe, hotz hotzian urtetzia tokatu jatan.
Ez naiz kejatuko, txarraguak ere egin izan ditxut eta!
Behin iraupen eskiko lasterketa batian, Somporten, Candanchuko lagunak ikustera etorri, eurekin berbetan hasi nintzan, eta eskerrak eurek abixatu zidaten nere hurrengo dorsala urtenda zaola. Kar kar kar.
Hori baino txarragua izan zan Regilen, 20bat minutu berandu urten ginan urte hartan, eta halere 10. bukatu genduan bikoteka lariz eta bixok!!!
Kejatu ez, baina pena bai izan zala; Ibilbidia ikusi ez genduan arren, danon ahotan zabilen fondistentzat aproposa zala. Aspaldi elurrik bota gabe, elurra gogor gogorra zaguala, eta aurrikusitako ibilbidia egin biharrian, bueltan bueltan, apenas desnibelik gabeko ibilbide batetatik sartu zabela lasterketa.
Neretzat aproposa dudaripe! Halere lasai hasi nintzan, hotzian urtetzen nintzala kontziente. Minutu batzuk pasatuta, igual oindiok ondoegi berotu gabe egon arren, hasi nintzan poliki poliki ritmua hartzen eta jendia aurreratzen. Sentsaziuak ez ziran batere onak izan, baina espero ez nitxuan batzuk ere aurreratu nitxuan.
Azkenengo ranpan nere antzerako karrera itxen zatorren Landerrek aurreratu ninduan, eta helmuguara iristian, lankide Javi atzian, nigandik 6 segundutara sartu zan.... eneee, jakin izan baneu Javi gainian naukala, urduritasunak jota bertan geratuko nintzan.
Halere, hemen parte hartu genduon hiruron argazkixak. Jakin egin bihar da ondo inguratuta egoten, Eñautek Espoir edo promesa mailan lehena atara zaban, eta Iñigok euskal herriko bigarren maila orokorrian.
Lasteketa honen inguruko kontakizunak hemen ikusi leikezuez
http://inigolariz.blogspot.com/
http://www.morkaiko.net/kontakizunen-txokoa/2012/01/11/ongi-etorri-meltera-bandres-memorialarekin/
http://www.euskaltrail.com/euskera/berriak/00137_sportful.htm
http://www.deporbox.com/Evento/ICRONOESCALASPORTFUL
eta ETBn eman zaben bideua ere bai
Baina astebukaerakua ez zan hemen geratu.
Jeitsi, Juanjon furgonatik trastiak lehen bait lehen batu, eta Xandaliokin jeitsi ginan Belaguako zokoraino, honek etxera bueltatu biharra zaukan lehen bait lehen eta berarekin jeisteko aprobetxatu genduan.
Aldagaien kutxa matxuratuta eduki arren, 3. eta 4. martxan sartzen ziran (besterik ez, ezta atzerako martxa ere) eta oraindik abenturazale espiritua daukagunez, Ixaka eta bixok ia noraino iristen ginan saiatzia pentsatu genduan.
Aparkatuta zauan lekutik atzeraka bultzaka atara genduan furgona, ondoren karrerilla pixka bat eman, martxan montatu eta 3.martxa sartu genduan eta aurrera! Segitxuan 4.martxa, eta ya, martxa guztiak sartuta, graziosua bazan behintzat!
Izabaraino allau ginan. Herri barruan ez jakun kotxerik tokatu aldapa behera dan arte. Orduan ya arazorik ez. Horrela jun ginan herriz herri. Herri bat pasatzen genduan bakoitzian, hurrengua zein izango zan pentsatzen jartzen ginan.
Esako urtegiraino ere iritsi ginan, eta bide gurutzian kotxerik ez. Earra paotxa!
Kontrolak ere beste arazo bat izaten dira. Parre itxen genduan kontrol batian zer nolakua montatu ahal genduan pentsatzen jarritxa, kar kar kar. Eta zortez, edo milagroz, igual lehenengo aldiz, baina kontrolik ez bide osuan.
Sasoi bateko piriniotarako bidaiak ere etorri jakuzen burura, kotxiek 4 martxa zeuzkatenian, direta sartu eta kilometruak egiten zitxueneko garaixak!
Hurrengo zailtasuna, Iruñako peajia. Eskerrak TAG bat geneukala. Halere, juterakuan ez zaban funtzionatu, eta bueltan berriz ere gauza bera gertatuz gero, salduta gaozen. Pentsatu genduan, bada ezpada TAGa bastoi baten puntan pegatu, bastoia leihotik atara eta horrela balla zabaltzeko denbora gehixo emango zigula, baina azkenian mcgiverkerixak albo batetara laga eta pasatzia lortu genduan.
Hura pasata, gure burua etxian ikusten genduan jada. Ixakan lagun batek kaja begiratu zaban, eta ez zala beste munduko ezer esan zidan, bi kaskillo aldatu eta kitto.
MILA ESKERI BIXORI!!! Azkenian zorte ona alde euki nabala esan leike!

De 2012 Urtarrila |

From 20120108 bandres arette |

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina