Bueltan berriz

Ordenadorerik gabe egon naiz, eta aspaldixan idatzibe nauan. Halere, negua allau baino lehenago idaztia naukan helburu, eta hori bete dotenik ezin ukatu. Hau da hau panorama! Ez al dau elurrik egin bihar?
Bitxartian, azken aldixan egindakuan berri emango dizuet azkar batian. Elurrik iristen ez zala eta, ondo abrigatu eta bizikletan ibiltzeko aprobetxatu genduan. Aipagarrixak, Garateko gaina Getarixan, aspaldi pasatu gabe, eta nolako bistak!

De 2011 abendua


De 2011 abendua


Aramaixo ingurutik ere pasatu ginan. Penaz geratu nintzan inguru idiliko honetan nolako triskantza egiten ari diran ikustian!

De 2011 abendua


Eskiatzen ere hasi ginan. Tenporal bat etorri zan elurtiakin, eta gu han. Somportera jun ginan basuan babesera.

De 2011 abendua

Hurrengo egunian Kristianen etxian egon ginan Formigalen. Bere aitxa zanan oroitzapen asko daoz etxe idiliko honetan, liburuak, argazkixak,, bere falta somatu arren, oso gustora egon ginan

De 2011 abendua

ANIMO KRISTIAN, ETORRIKO DITUK DENBORA HOBIAK!!!

Tamalez, tenporalak lagatako elurrak ez zaban gehixegi iraun. Halere, aurreko urtetan Izarraitzekin egiten naban bezela, gure ametsetako bat osatzeko astixa eman zigun, astelehen batian valdepiedrara jun ginan pare bat zoro, gabez.

De 2011 abendua


Gabonetako oporrak pasatzera nora jun ez zakigula ibili ginan, elur asko kendu zaban eta. Azkenian, Beretera jutia erabaki genduan eta asmatu genduala esan leike, pirinio guztixetan elurra zauan leku bakarrenetarikua zalako.
Iraupen eskixa egiteko oso ondo zauan. Halere, lehenengo egunian Mongarrira jeistiaz damutu ginan, izotza eta harrixak besterik ez zagualako beheko partian (1700mtatik behera ez zauan ezer).
Parros, Baciver eta abar egin genitxuan.

De 2011 abendua


Gabonen inguruan, urtia bukatzeko, 3 sari jaso nitxuan. aspaldixan saririk jaso gabe, eta ilusioz hartu nitxuan.
Kirol federatuen sari banaketan Morkaikok bere saria neri ematia erabaki zaban. Pozik hartu naban errekonozimendu hau. Mendixan erakusten omen doten baloriengatik eman zidaten, neretzat ez dago hau baino errekonozimendu hoberik. Bihotz bihotzez MILA ESKER!!!
Gero berriz, Morkaikoko bideo txapelketako publikoaren aipamena jaso zaban blogan segitzailiek ondo ezagutuko daben bidixo honengatik (egixa esan inor ez aspertzeko moztuta aurkeztu naban).

Ez dakit tongorik egon zan, baina aurkeztutako 4 bideotatik 3 neriak ziran, kar kar kar.
Eta hurrena kirola egiten; Bereten geundela, "era innocentada" izeneko lasterketa bat antolatu zaben, Edurne Pasaban antolakuntzan zabilen, ateratako dirua SolidAran elkarteak elkartasun ekitaldi bat egiteko (hobe bai Bakeirako millonetixek hainbeste porschetako bat oparituko bazuten gabonetan beren kontzientziak garbitzeko).
Ez ginan lasterketako txipakin jun, baina Feliuk ikusi ninduanian eta parte hartzeko esan, ez naban asko bihar izan furgonara jun, monua jantzi, kranpoi eta pioletak laga eta berotzen hasteko. Eski zaharrekin egon arren, nahiko ondo egin naban, 4.egin naban proban, baina mutiletan 3. egin nabanez, kopakin etxera! bueno, jende gehixegi ere ez zauan, baina halere, ondo aurkitxu nintzan eta morala ixotzeko ondo etortzen dira horrelakuak

De 2011 abendua



Eta onen onena, Lariz, Espainiako eta EHko kopetan topera ibiliko haiz, baina kostatuko jak astebetian horrenbeste sari lortzia, kar kar kar

Eta momentuz honaino. 2012kuak aurrerago sartuko ditxut.



Iruzkinak