Iraupen eskiko euskadiko txapelketak Belaguan
Jun dan astebukaeran Belaguako La Contienda iraupen eski pistan Euskadiko Iraupen eskiko txapelketa jokatu zan. Onuzkero ixa 20 urte izango dira lehengusu Oierren eskutik hasi nintzala Eibarko KDkuekin Iraupen eskixa egiten. Ordurako bere anaixa Gari ikasketak zirala eta, eskixa utzi xamar zaguan. Badira urtiak eeeh?
Aurtenguan, zapatuan patinadore edo skating modalidadia, eta domekan klasiko modalidadia egin genduan. Egun bakoitzian 10km besterik ez (2,5kmko zirkuituari 4 itzuli), oso motxa, motxegixa neretzat.
Lasteketara iraupen eskixa bizpahiru aldiz besterik egin gabe allau nintzan arren, roleskixetan ibili izana igarri naban, eta gustora geratu nintzan egindako lasterketekin.
Azken bi astetan gogor entrenatzian ondorioz, edo eta deskantzatu ezagatik fatiga puntu batekin nauan. Taupadetan ezin igo. Beraz, astebukaera honetako lasterketa motxak aproposak ziran batetik anaerobikua lantzeko, baina bestetik nere buruan konfidantza hartzeko.
Entrenatzen jarraitxu arren, intensidadia jeistiak ondo egin zidala igarri naban. Taupadak nahi beste ez igo arren, fatiga ixa pasatuta naukala igarri naban eta gustora parte horretatik.
Emaitzen aldetik, deporreko lehena atara naban. Batetik elur gutxi dagolako jendiak entrenatu ezin, eta bestetik umiak edo beste betebeharrengatik maila gora jun biharrian behera dixela izan leike hori, kar kar kar. Maila orokorrari dagokionez, ikustia besterik ez dago sailkapen orokorretan atze atzian gaudela. Halere, gure onerako, espainiako txapelketarako puntuagarrixa zan proban parte hartu genduala ere esan bihar dot! Eta gure artian parte hartzia dala garrantzitsua, ze badagoz maila ona ematen ez dabenian etxian geratzen diranak ere.
Lasterketa itxeko elurra zauan leku bakarra ei zan la contienda, san martingo harrira iritsi aurretik Scalextric deitzen diuen zubi-errebueltan egin zaben pista. Orain arte egonbe nauan, eta eskerrak eguraldi txarra egin zaban eta lainuak eta elurrak zatarra tapatzen zaban Arlaspeko ingurune karstiko honetan. Dolinak ballauta zauden jendia ez erortzeko, eta horretaz ohartu nintzan; ez zenbat dolina estaliko zitxuen pista egiteko (eta hori iraupen eskixak natura ez dabala hainbeste txikitzen).
ba horixe, eguraldixa ez genduala lagun eduki.
Lasterketen ondoren, datorren astian Altitoy danez, Aretteko eski pistetara jun eta pixka bat trabesiako eskixekin ere ibili ahal izan nintzan.
Domeka eguerditik aurrera, Arlasen alde honetan hasi zan despejatzen
eta azkenengo igoeran Auñamendi ere parez pare ikusteko zortea euki naban behelainutik gora pasatu ostian
Hemen jarraitzen doten CVCko iraupen eskikuen blogian kronika:
http://cvcfondo.blogspot.com/2012/01/2011-euskadiko-txapelketak-belaguan.html
De 2012 Urtarrila |

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina