Altitoyko kronika

Oinguan txapa pixkat tokatzen da, badago eta zer kontatua.
Urteko proba garrantzitsuena bizkorregi etorri da aurten neretzat. Izenematiak iriki ziranian, Lariz eta bixok bikote bezela eman genduan izena. Serixo entrenatzeko elur gutxi eta lasterketarik apenas eduki dot nik bitxarte horretan. Lariz aldiz zezena baino gogorrago zatorren udazkenetik, eta neguan bisontian tamañan jarri da. Panorama horrekin eta bi egunetan 2000m inguruko etapak aurretik eukitxa sufrimentua ber hamar naukan buruan.
Komentatu nion nere burua aurten ez nabala berarekin egiteko bezela ikusten eta ia besteren batekin egitera animatuko zan. Beretzat aukera politxa zan arren, muzin egin zion horri. Orain arte makina bat karrera egin ditxugu batera, eta nahixago zabala nerekin egitia, nahiz eta horrek podiumian sartzia gaitzago jarri.
Bitxartian, nik ahal naban beste entrenatu eta eskiatu dot, beti ere urrutiregi jun gabe horretara. Ez daukat gehixegi entrenau izanan sentsaziua, baina aurreko astetan fatiga handixakin ere ibili naiz, gaizki entrenatu izanagatik akaso, hain fetxa inportantia gainera zatorren bildurrez edo.
Kasualidadez, entrenamentu horietako batian Valdepiedran, Altitoyrako bi asten faltan, Mikel Navarrokin topo egin naban. Arrasateko Trailrunningtarrekin zabilen fokeatzen (Zamakona eta kortaberriarekin). Altitoyez berbetan hasi ginan, trailrunningtarrak ez zirala berarekin izena ematera animatu, eta ez zabala Altitoyen parte hartu bihar esan zidan.
Bonbilla piztu jatan, eta komentatu nion ia Larizek nahiko balu, berarekin egitera animatuko zan. Jo, ba baietz, baina ya bi aste falta zirala eta mesedez horrela balitz lehen bait lehen abixatzeko.
Igande arratsaldian Larizi deitu nionian Boi bailaratik bueltatu berri zaozen. Luze ta zabal berbetan egon ginan, eta ez genduan ezer erabaki. Hurrengo egunian ere berdin, berba egin genduan baina ezin erabaki. Batetik pena ematen zigun alkarrekin ez parte hartziak, eta batez ere ni aurtengo Altitoya korritxu gabe geratziak. Bestetik, Mikelekin egitian, a priori txapela elgoibarrera ekartzeko aukerarik onenetariko baten aurrian gaozen. Auskalo hurrengo urtetan zer pasau leiken.
Azkenian, famari muzin egin, eta bixok batera egiteko erabakixa hartu genduan.
Baina... aste horretan bertan Ixakak email bat pasatu zigun ia inor animatuko zan berakin korritzera, Aleson baja hartuta zaola eta.
Emaila ikusi orduko, Ixakakin berba egin naban, eta mesedez Larizekin hitzegin arte plaza gordetzeko eskatu nion. Larizi deitu eta beste panorama bat zan, ya ez nintzan altitoy egin gabe geratuko, eta bikote on batekin egingo naban gainera.
Mikelekin konfirmatzia geratzen zitzaigun. Jakinan gainian abixatzeko oso berandu genbiltzala (proban aurreko ostirala zan, altitoyrako astebete falta, entrenamentuetan deskantsatzeko astea!!), berarekin berba egin naban, eta hain berandu abixatzian arrazoiak esplikatuta, lehenago ez abixatu izanan penaz, baina egingo zabala Larizekin. Beretzat ere golosina politxa zan eta!

De 2012 Urtarrila


Eta horrelaxe iritsi zan 2012ko Altitoy, ze maila emango naban zalantzan.
Irteera Tournaboupetik eman zan, eta haseran nahiko laua zan ibilbidia. 2000m aurretik, lasai hasteko eskatu nion Ixakari, eta horrelaxe jun ginan, ondo berotzen haserako bide erdi lauan.
Presara bidian aldapak hasi ziranian taupadak gora. Eustia lortu naban. Lehenengo kranponeuan ere eutsi. Gogor zauan Ixaka, ez nintzan batere damutzen Larizekin ez egin izanaz, are gehiago, beste maila batian dagola kontziente, eta ni gustora, oso gustora nixen Ixakakin.
Aldaketetan ez nabilen oso fin, eta Ixaka aldiz primeran. Lehenengo korredorian gora Ixaka ritmua markatzen eta ni atzian, ya bere ritmuan sartzen. Ahaztuta nenguan ni luzerako korrikalarixa naizela! motxian kostatu itxen jata eta. Gorputzari buelta emanda, ibilbide alpinoaz disfrutatzen hasi nintzan orduan. Zelako kanal luze eta elegantia daukan Lurtet-ek! Leok aspaldi komentatzen zaban mendi honen inguruan.
Gora ordurako proba osoko desnibelan erdixa egin genduan, 1000m positibo inguru. Atzekaldera jeistia tokatzen zan ixo genduana baino kanal zabaltxuago batetik. Goixan eskixak jantzi eta aurrera! baina oso oso izoztuta zauan eta penaz, nere aurretik zixen Ixaka erori eta metro pila bat arrastaka jausi zan. Kranpoiak motxilatik askatu jakozen...
Gelditxu, minik ez zaukala ikusi, lasai hartu eta urten ginan handik. Ordutik, berriz ere karreran sartzen saiatu ginan, baina ezin. Asko deskontzentratu ginan eta akats pila bat egiten hasi.

De 2012 Urtarrila


Azken aldapan han zauan Burcio. Mila esker argazkixagatik.
Kamara eraman naban baina kaskua barrutik soltatu jatan, eta ez dakit imaginarik hartu ote zaban, ez eta nola hartu zaban ere, baina akordau nintzan kamaratxuaz!

Domekan berriz, elurra bota ahala, etapa aldatu zaben. oin dala bi urtetakua errepikatuz Luzeko plazatik urten ginan. Aurtenguan lasterketa motxa, lehenengo herritxik oinez, eta ondoren pistatik fokeatzen.

De 2012 Urtarrila

Ikusi leiken bezela, oso ondo zauan pista, fondokua ematen zaban. Bezperan Ixaka haseran behintzat sasoi betian hasi zanez, gomarik ez genduala biharko pentsatuta, furgonan laga naban, baina zeozer baldin banaiz fondista naiz, eta gero damutu nintzan pista horietan nere teknikari etekin hobia atara ez izana. Taupadetako grafiketan ikusten, bataz besteko 155 taupada inguruan jun nintzan, horrelako proba motxetan 170etik gora jun biharko nintzanian. De tokaguebos!
Ixaka fin etorri zan halere. Poliki poliki bezperan aurretik geratu ziran batzuk harrapatzen jun ginan, baina... distantzia motzegixak bezperako denborak errekuperatzeko.
Halere ezin kexatu, txarraua pasatu zaben Lariz eta Mikelek. Azken jeitsieran eski bat galdu (bai, benetan galdu!) eta altitoyko euskaldunen txapela ezin ekarri!!!

De 2012 Urtarrila


Animo bikote
Kronika batzuk hemen
http://www.morkaiko.net/kontakizunen-txokoa/
http://desnivel.com/esqui/miguel-caballero-repite-triunfo-en-el-open-altitoy-ternua

Rollo guzti hau pasatu bihar izan dozute honaino iristeko eh?
Bai, bai, badakit honaino iritsi bazerate beste zeozer aurkitzeko izan dala. Apostuak nola geratu ziran, ez?
Ba 4 bikoten artian egin genduan apostuan, bi egunetan postu berdinak egin genitxuan:
1.Ibai eta Yon. Zorionak Makinak (eta prestatu hurrengorako, la venganza será terrible!!!)
2.Ixaka eta neu
3.Txiri eta Leo
4.Enrike eta Javi

Eta hemen etxian juntau ginan ekipua

De 2012 Urtarrila

Baina jendiaz baino, zenbat jan genduan da ekarri doten oroitzapena, eta batez ere Jren emaztiaren postriak. Mila esker Epiko!!!!

ETBko zu kirolariko aurrerapena, flipatzeko!

Iruzkinak