Altitoy 2012

Gaur egoera beste bat bada ere, jun zan ostegunera arte elurra preziatutako on bat zan (un bien preciado) kar kar kar. Halere, Altitoy egiteko elurra bazegoela esaten zaben.
Ostras, hori rekorrido politxa zapatukua! Ingurua ezagutzen dabanak erreferentzia bat hartzeko, Baregeseko pistetako Tournaboupeko parkinetik Neouvielle alderuntz, Madamette eta inguru horretaruntz hasi zan lasterketa. Fokeuak, kranponeuak, kriston korredoriak goruntz, beheruntz, bailara lauak, laku inguruak, eta gainera eguzki pixkat ere euki genduan. Ikaragarrizko ibilbide politxa.
Hori bai, oso, oso, oso teknikua elurran egoeragatik. Eskerrak zentimetro gutxi batzuk bota zitxula, eta izotz kristalan gainian zerbait frenatzen zabala.
Idazteko denbora askoripe nabil, aurrerago kontatuko dizkizuet nere bizipenak, baina gaur ibilbidia lagatzia pentsatu dot.
(readerretik ikusi ezin dabanak probatu blogian zuzenian mesedez)


Altitoy bi egunetako proba izaten da, eta zapatu arratsaldian domekako aurrikuspena eman ziguten. Ez dator ona, baina aurreko urtian baino hobetxuagua dator! Baregesetik zeozer ezagutzen dabanantzat, Pic de Barbe (midi bigorre) alderuntz urtetzia zan asmua
Loskuyols!
Goizian jaiki eta elurra mara mara! Urgentziazko breafing-a 9tan eta 10etan irteera Bergons alderuntz, duela pare bat urte bezela, baina orainguan elur gutxiago bota dabanez, ixo 700m inguru, eta jeitsi 200m exkax besterik ez!

Honen zerako zera ere uzten dizuet


Eta lehen bait lehen argazki eta kontakizunak bidaliko dizkizuedan promesa.

AUPA GAZTIOK, ELURRA ETORRI DA TA!!!

Iruzkinak