Val di Susa
Hurrengo egunetan eguraldi aurrikuspenek ez zuten onegia ematen, eta bizikletaz jarraitzea erabaki genduan. Briançonetik St Jean de Mauriennera joateko asmoa geneukan, hemen bait daude Frantziako Tourrean famatu egin diren mendateetako asko Galibier bera barne, baina telegrapheko aldetik. Galibierren egon berri geundenez, buelta italiatik egitea erabaki genuen, furgonetan oraingoan.
Ikusi mapa handiagoa
Montgenevreko gainetik pasatu ginan eta Val di Susara jeitsi. Val di Susa AHTaren aurkan eredua da, aspalditik ari dira bertan Torino-Lion linea eraiki nahixan, eta EHn oso zabaldua izan zan bideo bat etortzen jata burura, agian gogoratuko zerate zuek ere. Bideo horretan bailarakoen erresistentziaren garaipena ikusten zan, polizia desalojatzia lortu zaben. Hemen (hegoaldean) ez bezela, alkatiak herritarren onura defendatzen ikusten dira, kapitalaren eta alderdixen interesen gainetik!
Ez dakit ze urtetakua zan bideo hori, baina urte batzuk badira ikusi nabanetik. Ordutik geldik egon zan proiektua bueltatu da. Aurten berriz hasi dira linea eraikitzeko intentziuak eta horrekin batera kontrako mobilizaziuak
Susatik etorritako neska baten hitzaldixa ere entzuten egon nintzan behin, eta AHTak leku guztixetan ekartzen zitxuan arazuez gain, bailara honetan beste arazo bat zauan. Radiaktibitatia.
Neska honi ulertu nionez (edo gogoratzen naizenez behintzat) radiaktibitate naturala zan, baina lurrazpixan zauana. Tunela eraikitzen hasteko orduan, kanpora ataratzen zan. Horren bila ibili naiz, eta beste zeozer aurkitxu dot. Italieraz dago, eta itzultzera ausartzen ez naizenez, zuek atara zuen konklusiuak. Neri zer pentsatua eman dit egunotan.
Susa bailaran pasaran gaozen, eta Mont Cenis gainera igo ginan lotara, handik hurrengo bailarara pasatzeko asmotan, Lansebourg-era. Hemendik aurrerakua hurrengo post batian idatziko dot

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina