Alpeetako mendateak bizikletaz: Galibier

Hasera bateko asmua lehenengo hamar bat egunian mendixan ibiltzia zan, eta ondorengo hamar egunetan bizikletan ibiltzia. Halere, mendiko botak aspaldi jarri gabe jun ginan Ecrinsera, eta oinek deskantzu bat eskatzen zaben babak osatzeko. Osatu bitxartian bizikletaz ibiltzia pentsatu genduan.
Briançonetik gertu gaozen, eta Lautaret eta Galibier mendatiak ixotzia pentsatu genduan bizikletaz.
Lautaret gainetik, Briançonetik Bourg d'oissans-era (Alpe d'huez portu mitikua hasten dan herrira) pasatzen zera, baina gain gainian beste bide bat dago Galibierrereko gainera igotzen zaitxuna (ikus azpiko mapan).
Lautaretek ez dauka malda asko, %1 eta %6 artean dago igoeraren lehenengo zatia. Bigarren zatia, Lautaretetik Galibierrerakoa gogorragoa da, %5 eta %12,1 arteko maldak bait dauzka. Halere, azken zati hau ez da oso luzea, eta hasteko aproposa dala pentsatu genduan.
Briançon ondorengo herritxo batean lo egin genuen, Serre Chevalierreko pisten parkinean, eta handik atera ginan. Denera 57 km egin genituen (erdiak pedalik eman gabe, jeje).
Lautareteko gainera iristen ari ginala Meije eta aristen zeharkaldia, eta Meije orientala ere guri begira ageri ziran.
De 201108 udako oporrak

Kartel marroian ageri dan bezela, Tour Des Grandes Alpes ere hemendik pasatzen da. Frantsesak maisuak dira turismo kontuetan; Leman lakutik mediterraneoraino Frantziako Tourrean egiten diren portu mitikoetatik pasatzen den itzuli bat asmatu dute. Honen inguruan mapa eta abarrak saltzen dizkizute eta informazio bulegoetan itzuli honen mapatxo batez gain, inguruetako hotel eta jatetxeen zerrenda bat ematen dizute, prezioka sailkatuta. Jatetxeek menu bereziak egiten dituzte, pasta eta abarrekin eta oso merkeak. Helburua bizikletaz ibiltzeko arin joaten, ia motxilarik gabe, eta halere prezioz modu nahiko egokian ibiliaz!
Lautaretetik bista politak baziren, Galibierretik zer esanik ez, panoramika honetan ezkerretan Ecrins eta eskuinean Meije ageri dira
De 201108 udako oporrak

Beste aldera begira, Mont Blanc ere ageri zen, baina argazkia ez da batere ona. Beste argazki turistiko honekin uzten zaituztet beraz
De 201108 udako oporrak


Kuriositatea daukanak hemen GPSaren datuak


Iruzkinak