Areches-Beaufort
Ostiralez iritsi ginen Areches-Beaufortera.
Beaufort gazta famatua ekoizten den lekuaren erdi erdian geunden. Gazta bat baino gehiago da Beaufort, eski pista erraldoi bat ez egitearen arrazoia ere bada, ingurua berde eta txukun mantentzearen arrazoia ere bai, beraien erroeri gogoz eutsiz bizi dan herri baten eredua, kooperatiben funtzionamenduaren eredua ere bada Beaufort. Inguruko bailaren arteko oasi bat; 3 bailarak, Space Killy, Chamonix, Aosta... diru iturri nagusia turismoa da, baina Beauforten ez, Beaufort, Frantziako Zerain dala esango nuke, lehen eta hirugarren sektoreen arteko oreka jasangarriagoan dantzan dabilen herria da, eta nola ez, Pierra Menta, munduko mendi eskiko lasterketa famatuena eta ederrena egiten den lekua.
Bitxia bada, hor eman ditugun egun guztietan frantses matrikulak besterik ez ditugu ikusi, ez italiarrik ez eta espainiarrik ere. Ez, ezta leku guztietan ageri den elgoibarkorik edo euskaldunik ere. Barne turismoa dago, mendien garaiera ez da handia, famak ez zaitu beaufortera ekarriko, baina bai naturak edo lasaitasunak.
asko igarri da bertako turismo bulegoko nominan nagoela? kar kar kar
Ville Fleurie ere bada, zalantza izpirik gabe!
Dena dago txukun, herria, inguruak...
Aurreko Post-ean jartzen nuen bezela, furgonak zarata arraro bat ateratzen zuen, baina zorionez mekaniko bat zegoen Arechesen bertan. Bertara eraman, potrora igo eta ikusi genuen alternadoreko polea izorratuta zegoela! Berria jarri behar zen. Abuztua izan arren bera lanean zegoen, baina pieza eskatu behar zen!!
Astelehen eguerdian bueltatzeko esan zigun ea ze berri zeukan, ostiral arratsaldean ezin bait zuen ezer egin. Arecheseko eski pisten parkinera joan ginen astebukaera bertan pasatzeko asmotan.
Furgonarekin edo gehienbat autokarabanekin leku askotan lo egiteko arazoak egoten dira, eta isunik jaso aurretik jakin beharra egoten da zer nolako parkina dan. Bost bat autokarabana zeuden, batzuk toldoak eta mahaiak ere kanpoan, beraz, bazirudien leku ona zela astebukaera pasatzeko. komuna ere zabalik zegoen eta iturri bat ura hartzeko, Autokarabanentzat paradisua!!!
Zapatuan eguraldi txarrarekin lasai hartu genuen, ondo lo egin, eta herritik pasiara bat eman. Kasualitatez, mendi lasterketa bat zegoen Beauforten, eta hura animatzen egon ginen.
Meteoak itxura onik ez, eta ezer egin gabe joan zitzaigun eguna, halere, lekua aparta da!
Domekan berriz, eguraldiak tarte bat utzi zigunean, bizikletak hartu eta lehenik Barrage du Saint Guerin (Pierra mentan eskiatzen pasatzen genuen presa) eta ondoren Col du Pré egin genuen, baina gora orduko euria hasi zen, eta ziztu bizian behera jeitsi ginen, ez Roselandeko lakua, ezta Pierra Menta, lasterketari izena ematen dion mendia ere ikusi gabe. Halere, ezer ez egitian baino sentsazio hobiekin!
GPSko datuak hemen
Argazkian atzean ageri dira Col du Pré-ko Zk
Dana dala, mendate guzti hauetan gauza kurioso bat ikusi dogu, Frantsesak la ostia dira; kronometraje sistema bat jarrita daukate. Turismo bulegoan edo txip bat erosi dezakezu, eta mendate batzutan kronometraje sistema honekin, rankin bat osatzen dabe urtero! Zure denborak ikustiaz gain, bestien erreferentziak ere badauzkazu.
Arratsaldean autobusez Beauforteko pistinetara jeitsi ginen. Ez genuen asko aguantatu, kanpoko pistinak bait ziren. eskerrak tobogan bat zeukan eta umeak bezela gora eta behera korrika, ariketarekin pixka bat berotu ginen.
Itzultzerako, Mariok, alboko autokarabanako Cerdeñakoak honddo txuri eta beltz mordoxka bat hartuak zeuzkaten, eta pare bat jatordu on egiteko beste eman zizkiguten!!! Hori paotxa!!
Astelehenean, mekanikoarengana joan, eta sentitzen zuela, baina pieza ez zela gutxienez asteazkenera arte iritsiko esan zigun! Hori bajoia!
Pistetatik barrena mendibuelta bat ematera joan ginen, Grand Mont alderuntz, eta bidean zera pentsatu genduan, eta... Mont Blanc-i itzulia ematen badiogu errepideko bizikletaz?
Ideia hori pentsatua geneukan, baina gogortasunagatik azkenerako, forma pixka bat hartzen genuenerako uztea nahi genuen. Halere, bai, izan daiteke momentua orain izatea!!!
De 201108 udako oporrak |

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina