Col de L'Iseran
Col du Mont Cenisen euritxan jaiki arren, Lansebourg-era jeistian atertu zaban, eta bizikletaz urten ginan Iseraneko leporuntz, noraino iritsiko ginan jakin gabe.
Iseraneko lepuan ostian Val d'Isere dago, bere eski pista erraldoiengatik ezaguna, tipo Benidorm, baina mendixan (Tignesekin batera Space Killy osatzen dabe).
Frantziako mendaterik garaiena da L'Iseran 2770mkin, astakeri bat, ia piriniotako tontorrik garaienetan jartzen bait zera errepidez, urteko zatirik handixenian elurpian egoten da. Hemendik ere Tour des Grandes Alpes pasatzen da. Iseranetik Val d'isererako bailara oso esplotatua dago, baina bailara hau, Val Frejous ez dago gutxiago, Frejouseko tunela baitago Val di Susa eta Val Frejous artian, hau da, Alpiak zeharkatzen ditxuan Italia eta Frantzia arteko errepide ohikoenetako bat da garai batian Mont Ceniseko trenbidea izan zan bezela.
Halere, trafiko astuna tuneletik sartu eta bailaran beste alderuntz juten da eta gu ixa kotxerik ikusi gabe ibili ginan.
Bizikletaz egin genduan bidia oso oso lasaia da eta era berian politxa, ikaragarri politxa iruditxu jakun. Lehenengo kilometruak desnibel askorik gabekuak dira. Bidian, Bessans herrixan Rolleskietako pista bat dago, eta uda nahiz neguko Biatloiko estadioa ere bada. Bertan grabatu genuen bideotxo hau:
Hurrengo herrixa Bonneval-Sur-Arc da, eta honaino bailara zabal eta edarra da, hemendik gora bailara glaziar honen bista zoragarria dago,
baina hemendik hasten da Iseranerako mendatian zatirik gogorrena, ia 1000m igotzen dira apenas 14kman. Tarteka malda askorik gabeko deskantzu zatiak egon arren, gora nahiko nekatuta iritsi ginen, eta azken aldapak oso oso gogorrak egin zitzaizkigun, nekea, altuera eta malda, dena batzen da azken metrotan.
Frantsesak ze ordenatuak diran honako argazkixan ikusi leike, behixak ere lerrokatzen ditxuelarik
Goixan, turistok ohikua daukagun bezela, argazkixa atara eta
eta bertako tabernan txokolate bero bat hartzera jun ginan. Sartu eta komunera joan ezin, ez bait zegoen urik eta itxita zeuden. Bost bat minutu egin genituen zerbait eskatzeko zain, baina kamareroak gure aurretik kasurik egin gabe pasatzen ziren eta ezer hartu gabe ospa egitea erabaki genuen. ze fundamentu gutxi zeukaten, eta seguruenik urrearen prezioa ordaindu beharko genuen txokolate batengatik!
Beherakoan, eurixa hasi zan, kriston hotzakin jeitsi ginan, ai, txokolate bero hura hartu izan bagenduan... azkenik iritsi ginan berriz ere bailara edar honetara. Seguruenik oporretan ikusi dogun bailararik politxenera.
Beti bezela, hemen GPSaren datuak:

De 201108 udako oporrak |

Eskertzen da komentarixo geografikuak sartzia jeje!
ErantzunEzabatu