Mendi ipuin lehiaketara aurkeztua
Aingeru egunero joaten zen Mintxetako atletismo pistara korrika egitera. Oso metodikoa eta burugogorra zen, horrelakoa izan behar zen egunero egunero mintxetako pistek daukaten 400mtan maratoia egiteko behar zituen 105,475 itzuliak egiteko. Ez buelta erdi gehiago, ezta gutxiago ere, egin beharreko neurria horixe zen. Denbora ere ondo kalkulatua zeukan, hiru ordu behar zituen egunero horretarako. Bazekien lehenengo 10 itzulietan gorputza berotzen joaten zela, ondorengo 50 itzulitan korrika egiteaz disfrutatzen zuen. Alde berdinera bueltak emateagatik eskuineko hanka mintzen hasten zitzaion 60. itzulian eta azken 5,475 itzulietan hanketako min izugarriak edukitzen zituen arren, gertatzen zitzaiona ezagutzen zuenez, lasai zegoen. Obligazio bat bezela hartzen zuen korrika egitera joatea, gero ondo sentitzen zelako. Zigor ere egunero joaten zen mintxetara. Zigorri ere kirolak ondo sentiarazten zion, baina beste helburu bat zeukan, Zigor egunero egunero joaten zen Munetako tontorrera. ...