Bandres Memoriala, Euskal Herriko txapelketa Isaban

Euskal herriko mendi eski txapelketa Euskal Herrixan egitea berezia da guretzat, Espainiara edo Frantziara jun biharra, eta gainera gazteleraz ez bada frantsesez, erderaz aritu biharra eukitzen dogulako normalian eskiatzera juten geran lekuetan.
Euskal Mendizale Federaziuan email bat salbu (gaztelera hutsez bidali zigutena BESTE BEHIN!) Euskaraz bizi ahal izan dogu oingo astebukaera orokorrian, ez bakarrik lasterketan inguruan, ogia erosteko, zerbait galdetzeko, antolakuntza, ikusliak, poteua... euskaldunak ziran orohar. Oso politxa izan da, pentsa, Isaba ere soineko txuriz jantzi zitzaigun gure etorrera ospatzeko.
Antxon Bandres zenaren omenezko lasterketa gainera berezia da guretzat. Akordatzen naiz lasterketetan beti etortzen zala gu agurtzera, beti Pakon aipamenen bat, beti bromaren bat... Bere faltan, Kristian ere fin zabilen bihar zanerako esku bat botatzen, aita, Antxon zenaren legadua mantentzen.
Han ziran baita ere Josebatarrak, aspaldiko partez, Lizar, Xandalio etab, Guadalajarako euskal talde ohian aritzen ziren ohikoak... betiko legez, lagun artean jokatu genduan lasterketa.
Azken aldixan elurtia elurtian gainian botatzen ari da, eta halaxe iragan aste honen haseran, elurte berri bat bota zaban. Ondoren tenperaturak ixo eta hezetu zaban dana, egonkortuz. Aste honetan ere antolakuntzakuek demaseko lanak hartuta ibili diranik ezin ukatu!
Halere, astebukaerako egualdi onak lagundu dau azkenian.
Barixakuan Asolaze kanpinetik Txamantxoiara trazatu zaben ibilbidia, dana basotik, leku segurutik. Nahiko bero egin omen zaban eta elurra nahiko motel laga ei zaben, baina gabian zerua oskarbi egonda, elurra ziharo gogortu zan. Hori zan aukeretako bat, beste bat elur kostra geratzia (kostra= goiko kapa izoztuta, behekua biguna, eta elurra horrelakuetan eskiatzeko oso gaitza eta nekeza egoten da biratzeko goiko kapa apurtzeko indar asko egin bihar izaten da eta), beraz, esperotako bi aukeretatik onena geratu zan. Halere, horrelakuetan gertatzen dan lez, lehenengo orduan elurra gogorregi zauan disfrutatzeko, eta eroriko txar bat itxeko aukerekin gainera.
Horrela ba, zapatu goizian Isaban autobusetan montatu eta Asolaze kanpineraino eraman gintuzten. Irteera antxitxika zan 200m inguru. ondoren eskixak jantzi eta kilometro pasa pista batetatik deslizatzen, pinari batian sartu arte. Txabolak egindako argazkixan ikusi leike pistako lehenengo zati lau horretan
De 2013 Otsaila

Handik goiko partera ateratzen ginan, arbolaripe ixa tontorreraino iritsi arte. Salan argazki honetan ikusi leike. Horrela gustua ematen dau eh? danian lagunen bat argazki kamariakin
De 2013 Otsaila

Eta berriz baso sarreraraino jeitsiera bat in ostian, igoera bera errepikatzen genduan, eta azken jeitsiera beheko pista batetaraino zan, han 3-4 kilometro malda gutxiko zati horretatik jeisten, Asolaze kanpin ondora azaldu, eskiak kendu eta eskiekin motxilan bukatzen genduan lasterketa.
Hemen lasterketan nundik norakuak Google Earth-i esker
De 2013 Otsaila

Ibilbidia politxa zan arren, motxa, oso motxa egin jatan, 1200m exkaxekin. Jeitsiera oso gogorra zauan, eta irabazteko gutxi eta galtzeko asko zauala begitandu jatan. Horrela ikusi genduan ondoren eski batzuk apurtuta, eta batek baino gehixok kolpe txarren bat ere hartu zabala.
Bueno, horrela izaten dira gauzok, zortia alde eukitzia ez dao sekula soberan.
Neretzat nahiko ibilbide aproposa zan, nahiz eta korrika  hastiak ez jatazen asko gustatzen, baina ondorengo pistan ondo berotzeko aukera euki naban. Halere, basuan sartzian buelta ematia kostau jatan. Basotik urtetzen buelta eman eta lehenengo igoeran goiko partera indartsu allau nintzan.
Lehenengo jeitsieran konfidantza faltaz ez naban gehixegi arriskatu, eta bigarren igoeran berriz ere jeitsieran galdutako posturen bat berreskuratu ahal izan naban. Azken jeitsieran halere, berriz ere galduko naban posturen bat, nahiz eta leihatzen ari nintzan Igorren suerte txarrak fijazio bat hautsi eta bere aurretik bukatzen utzi zidan azkenerako. Beheko pistan, halere, Chilo eta Egea ere aurreratu ahal izan nitxuan, hain lasterketa teknikuan abantailaren bat ere euki bihar genduan ba bestiok.
Azkenian denboretan 9. sartu nintzan, baina gero kontuak egiten, 3 beterano eta bi frantses, Euskal Herriko kopako 4.! Podiuma gertu gertu aste honetan ere!!! Batzuk txokolatezko domina deitzen dioten horri, nik nahi eta ezin deitzen diot, baina tira, ilusio pixka bat ere egiten dau!

Hemen zapatuan juntau ginan elgoibartarron argazkixa
De 2013 Otsaila


Domekan krono igoera jarri ziguten Ardibidepikura. Lasterketa ez zan ezer berezixa mendi eskirako, motxa eta igoera bakarrekua, kronuak izaten diran bezela, baina bazaukan beste berezitasun bat, Isaba bertatik ateratzen ginala eta igoera horixe bera lasterka eta mendikletan ere egiten dala, beraz, beste lasterketa batzurekin gonbaratzia badago.
Errekorra Iñaki Lejarretak dauka 25 minutu inguruan, duela hilabete gutxi kotxe batek harrapatuta hil den txirrindularixak, eta horregatik, bere omenez izan zan domekako lasterketa hau.
Krono igoera bertikal hauek ez jataz batere ondo juten, are gutxiago korrika urtetzen geranian, beraz, dana kontran naukala esan leike. Halere, oinguan nahiko ondo berotu naban, eta hori behintzat alde.
Atera eta korrikan jende dexentek aurreratu ninduan, betiko lez, baina eskiak jantzi eta lehenengo zatixan ritmo politxa hartu naban eta batzuk aurreratu ere. Aurreko taldetxua harrapatzen saiatu nintzan, baina jada distantzia aterata zauden, eta atzekueri ere nik metro batzuk aterata, lasterketa ixa guztixa bakarrik egin naban.
Gora iristeko asko falta ez zala nun ikusi naban kerizpe bat nere ostian. Atzera beitxu eta UltraJavi zala!
Hemen bere argazkixa Salaren albunetik aterata, eta ni atzian
De 2013 Otsaila


Eskixa lotzen denbora larregi galdu zaban, eta ondoren atzetik aurrera etorri zan bide osua ni harrapatu arte.
Harrapar eta pasar egin zidan. Haseran segitzen saiatu nintzan, baina nik ere ordurako indar askorik ez, eta Javik sasoi demasa... horrela bukatu genduazen azken metruak.
Eske asto batetik ezin leike karrerako zaldixa atara
De 2013 Otsaila

Hemen denborak, baina hori baino garrantzitsuagua, azken lasterketa Javik irabazi zidala, hori amorrua!!!
Aste osua kafian kontu bera entzuten egon naiz!

Betiko lez, ETBko Anartz eta konpañia etorri ziran txapelketa kubritzera. Oinguan neri ere elkarrizketa bat egin zidaten, eta zatitxo bat ere atera dabe telebistan, horixe nere minuto de gloria, aintza minutua¿?
hemen zu kirolariren aitxatutako bideoa

          
Lasterketan beste aipamenak:

Eñauten blogian sarrera
Urgaziko blogian ere bai hemen
Elgoibarren.net-en ere urten da notizia
Diario Vascon artikulua (ez dabe aipatzen han egon nintzanik, baina han egon nintzan eh!)
Berrian ere bai
Eta web ofiziala

Hurrengo lasterketia VallFosca daukagu piriniotan. Larizekin parte hartu biot bikoteka. Sekulako ilusiua egiten dit, nahiz eta konfesatu bihar dizueten bildur pixkat ere ematen didala daukan sasoi puntua ikusitxa.
Eguraldixa txarra dator, eta domekara pasau dabe. Oin dudatan geratu gera batzuk jun edo ez, azkenian 6 ordu juten eta beste horrenbeste bueltan izan leikez, eta hori dana 2 ordutara allatzen ez dan lasterketa batetarako... ez dau larregi konpentsatzen. Ikusiko dogu zer pasatzen dan

Eta jun zan domekako lasterketa egin, Eñaut podiumera igotzeko aukerarik gabe utzi genduan, El Ferialeko pistara ixo ginalako iraupen eskixa praktikatzera, izan ere, aste honetan Isabako triatloira apuntatu naiz bi aste barrurako. Betidanik euki dot gogua triatloi txuri bat itxekua, eta azkenik, animatu naiz izena ematera. Ia nola urtetzen dan, bukatziakin pozik geratuko nintzateke

Baina, hori gutxi ez, eta Ibon Zen-arro ere apuntatu da lasterketan. Idekoko hauek ni laneko irabazle ez izateko ez dakite zer egin, eta gainera, iraupen eskiko materiala lortu bihar diot.
Esperantza bakarra da korrikan eta bizikletan galtzen doten denbora eskiatzen errekuperatuko dotela. Ia nola urtetzen dan, baina hori bi astebukaera barru.

Iruzkinak

Argitaratu iruzkina