Altitoy 2013


Aginduta bezela, hemen nator Altitoyko kontakizunekin, edo Ainhoak Urgaziko blogian ondo jartzen zaban nere kontakizun deportibuari eranskinakin.

Ainhoak pasa didan argazki honetan ondo ikusi leike Candanchukoeri (atzetik datozenak) tartea atera nahian Javi eta biok esfortzu betean goraka. Hau martxa, lehenengo igoeran semeak pasa gintuen, eta azken jeitsieran aitak!
De 2013 Otsaila



Urteko zita garrantzitsuena da neretzat Altitoy-a. Piriniotako probarik garrantzitsuena izateaz gain, kanpora (Pierra, Mezzalama...)ra joateko bezelako arazorik ez dot eukitzen Altitoyrako, eta ibilbide eta gogortasun aldetik gero eta gertuago dago hauetatik. Halere, kritika (eraikitzaile) bezela, eta nere gustorako, luzera bermatzia da falta jakon bakarra. Zera esan gura dot, Pierran adibidez, 4 egunetan 10.000m egingo dituzula ziurtatzen dizkizute, eta eguraldiarekin jokatzen dute egun batzutan gehiago edo gutxiago jartzeko, baina lasterketa bukaeran hor inguruan ibiltzen da desnibela.
Altitoyean ere eguraldiak laguntzen duenean iritsiko da hori zalantzarik gabe. Bitartean, antolakuntza zoriontzea besterik ez dago, zapatua moduko egun gaitzetan halako ibilbide polita markatzearren. Ikaragarri disfrutatu genuen guk behintzat!
Eta igandekoan pixka bat luzatu balute konpentsatzeko... beno, ez dut ezer esango, asmoa hori bait zen, eta noski, mendi eskia ez da igeriketa pistina estalian egitea bezela, ezta nahi ere.
Garestia dela ere bolo bolo ibili da. Nere iritzia, bai, egia da oso garesti atera dela aurten Altitoy egitea, mediku ziurtagiria, Grande Course txartela... baina egia da baita ere GC-eko beste edozein lasterketa baino askoz merkeagoa dela, nahiz eta oraindik karrera ofizial bezela txertatzea falta zaion, nik uste bere lekua irabazi duela. Denborak esango du, eta orduan seguruenik apostu hau begi onez ikusiko dugula eta plaza gordetzeko eskatzen ibiliko gara. Neri behintzat sekulako ilusioa egingo lidake urtero Pierra bat etxe ondoan egiteko aukera edukitzea, eta ezagunak animatzen eta euskaraz hitzegiten den pierra bat bada, are gehiago!
Halere, bikotekako kontu honekin promiskuitatea bultzatzen denez, erlijio katoliko kastranteak agian debekatuko du urrutira baino lehen; Bikote batzuk pasatu ditut jada, Leorekin hasi nintzan, lehengusu pitzorekin ere ibilitakua naiz. Ondoren Larizekin ere bai, eta aurreko urtian, Larizek gasolinera batian abandonatu arren, Ixakak adoptatu ninduan, eta bikote gogorrakin jun nintzan Altitoyra, Errexilera berriz, txiriosekin...
Urgaziko blogian agertzen zan lez, promiskuitateari jarraikiz, aurten estreinakoz Gasteizko "galguakin" parte hartu dot bikotekako lasterketa batian (“hirukotetan” ibilita nenguan berakin, Mezzalaman). Enrikeren baimenaz, Javi eta bixok ia ia izatezko bikote iritsi gera Altitoyra, azken aldixan furgonan beste hirukote batzuk ere egin ditugularik ohe borobilian, Susoren lehengusuaren faltan!
Beraz, lehenengo erregela, bagenekien batera ez genuela lo egin behar, zurrunkengatik, beraz, ni furgonan lo egiten geratu nintzan.
Irteera ez zan Luz-eko plazan, haseran aurrikusten zan bezela. Elur faltagatik, Luzeko plazan autobusetan sartu, eta lauzpa bost kilometro igotzen gintuzten Tourmaletera bidean, eskiatzaile guztiak. Hori bai hori antolakuntza.
Beraz, hurrengo baldintza, irteerara garaiz iristea. Sinplea dirudi, baina badauzkagu aurrekariak Maçaicon.
Horrela bada, Luz-eko plazan bertan egin nuen nik lo furgonetan, eta komunera joan, fokeri argizaria eman, ARVA piztu eta 9ak alderako etxekolanak eginda, lehenengo autobuserako gerturatu nintzen plazara. Izan ere, minutu batzuk lehenago Javiri diadarka ibili arren, telefonoak ez zuen funtzionatzen. Gabon zahar gabean bezela, telefono konpañien urteko bigarren pikoa izango da Altitoy haserako goiza, seguru!
Baina telefonoak funtzionatu ez arren, ez zegoen arazorik, horregatik egin nuen parkinean lo. Txarrenean ere, bertan geunden. Plazara gerturatu eta pare bat autobus geldik, eta jendea orduantxe hasi zen eskiak sartu eta autobusera igotzen. Buelta bat eman naban ia Javi handik ote zabilen ikusteko, baina ez, oraindik ez zala iritsi zirudien.
Koño, Iñakiski, Ion, gero triki, idi eta zabala... hauekin berbetan nenguala, nun agertzen diran Javin pisukidiak, eta Javi eta hauek goizago jeitsi zirala esan zidaten! Hau da, jada junda zaozela goruntza autobusetan.
KK!!!
Autobus bila hasi, eskixak batian sartu, eta atera orduko beteta zaola, eta eskixak ataratzera jun nintzan derrepentian. Urduritasunak hasita besterik ez zaozen, ingurura begiratu, eta nun Leo, Txiri,... eta Lariz eta Mikel ere agertu ziran bertan
KK ber 2! Morkaikoko guztiak hemen. Horrek esan nahi dau zeozer pasauko jakula oinguan ere!!!
Halako batian minibus bat etorri zan, eta bestien despistiak aprobetxaurik han sartu ginan lariz eta bixok gutxienez.
Gora iritsi, eta berotzen hasi nintzan, baina Javin aztarranik batez!
Bueno, azkenian helmugan zauan ni baino lehenago, beraz, halaxe urten ginan arazoripe.
Urgaziko blogeko kontakizunez gain, lasterketari dagokionez, ezer gutxi gehixo kontatu nezake. Hitzez baino, irudiz ikusteko, beste bideo hau txertatzia onena:


Baina bizipeneri dagokienez, makina bat gauza badaoz. Halere, zuek aspertzeko bildurrez, ez ditut kontatuko. Bakarrik esan pila bat disfrutatu genduan ibilbidiakin. Lasterketan gindoazela, noizipeñetan esaten nion Javiri: -Bua, ze pasada, nolako ibilbidia.
Eta Javik erantzuten zidan, Iujuu! Ze pasada. Ze guay.
Guregandik gertu ere bi Italiar zetozen eta hauek ere halaxe: Vai vai, vai vai, vai vai, duro duro, duro duro, vai vai. Zeozer izango da hori ere. Edozein kasutan, politxa da atzerritarrekin jutia lasterketan, eta hori aurten lortu da Altitoyen.

Baina ez omen ginan zarataka ibili ginan bakarrak Altitoyen. B ibilbidian sekulako anbientia egon omen zan, A-n baino askoz hobia (ohikua danez).
Paleoazkue animadordeeventossocioculturalesideportivos papelian sartu omen zan, eta: kauenzotz, honek hileta bat dirudi, benga animo, AUPA ENEKO, AUPA ENEKO... azkenian B ibilbide erdixa gauza bera errepikatzen ibili omen zan, AUPA ENEKO. Joe Aduriz, horrenbeste jarraitzaile ez dituk beriala lortuko beste lasterketa batian. Hire momentua izan zala jiuek.
Eta egunotan beste blogetan esan ez danik ez dakit zer gehixo esan, Altitoy, A ibilbidia baino askoz gehixo, ibilbide luze eta gogorrak baino askoz gehixo dala, eskixekin entrenatzeko aitzakia bat, lagunak egoteko aukera bat eta eskixaz seguru disfrutatzeko aitzakia bat, adibidez.

Hemen beste Altitoyen aipamen batzuk
Elgoibarren.net orrian
Ainhoaren bloga Elgoibarren.net-en
Kirolak-eko eskipokoa
Lehen aipatutako Urgaziren bloga

Baina egiari zor, hor jartzen duan informaziua  osatze aldera, B ibilbidean elgoibartarren aurretik Elgoibarren bizi den batek egin zuen lehen (akatuko nau hau esatearren, baina esan beharra neukan)

Ibilbidien ideia bat itxeko, A Ibilbideen xehetasuna GPStik ikusteko arazoak egon diranez, Google Earth aprobetxatuaz argazki hauek atera ditut:
Zapatuko ibilbidia gorriz:
De 2013 Otsaila


Domekako ibilbidia urdinez:
De 2013 Otsaila



Eta B ibilbidean ezagunena izan den oihuarekin bukatu nahiko nuke, anbientia gogoratzia polita izaten da eta. Azkenian sarri kirolan alde ludikuaz ahazten gera eta emaitzetan zentratu, eta hori pena bat da, izan ere, horixe da kirolaren garrantzitsuena nere ustez, parte hartuz disfrutatzia.

AUPA ENEKO!!!

Iruzkinak

  1. Gure susmo txarrenak bete dira! Etxera iritsi orduko berria atarian.....Joe Piru Karakateko Ertzainen anteniak baino kobertura handixaua dakak. Bueno ulertzekua oraingo hontan korresponsal fidel bat zakazun gure artian.
    Zuk lehenago esan moduan ez nakan ezer esateko asmorik baina zuri zehaztasuna (gramoak, desnibela, sailkapena, segunduak, etb.) horrenbeste gustatzen zaizunez. Esan behar da, 2013 Altitoy-ko oihua BENGA ENEKO!! izan dela ta ez zuk esandako (informazioa kontrastatu egin behar da .....aaiii...).
    Esan behar da tontakeri honekin 30. eta 50.postuen artean sailkatu ziren B ibilbideko partehartzaileen artean solasaldi atseginak izateko aukera paregabea eman zigula. Horrela Asturies, Gazteiz, Zumaia, Azkoitia, Catalunya, etb.-eko eskiatzaileak ezagutzeko parada izan gendun.
    Gure aldetik inzidente txiki hau mendi eskiatzailearen kodigu deontologikoaren urraketa nabarmena dela iruditzen zaigula elarazi nahi dizugu. Ez da ba "maldan gertatzen dena maldan gelditzen da", bueno hurrengo probetarako kontutan izango dugu.
    2013 Altitoy probari buruz, guretzat hau honelako proba batetan parte hartzen gendun lehen aldia zen eta esperientzia oso aberasgarria iruditu zaigu. Laguntasuna, mendia, lehia, kirola, etb moduko baloreak jorratzea gustatzen zaion edo gustatuko zitzaion horori gomendatuko eta animatu dadin esango genioke.
    Besterik gabe, lagundu gaituzuen guztiori eta bertan agurtu ta elkar ikusi garen denoi eskerrak, hurrengo arte!

    Piru animadordeeventossocioculturalesideportivos baino hobe Coach, holan esaten jako.
    Besarkada bat, haundi haiz gero....

    ErantzunEzabatu
    Erantzunak
    1. Joe oin irakurri dut publikatuta ta barkatu erru gramatikal eta ortografikoengatik.

      Ezabatu

Argitaratu iruzkin bat