Gran Paradiso

Dagoeneko ondo aklimatatuta igartzen genuen gure burua, eta Gran Paradiso egunean igo eta jeistea pentsatu genuen. Normalean bi egunetan egiten da, 2000m inguruko desnibela egin behar baita, eta 4000m dauzka tontorrak. Gainera motxila ez daramazu oso arin, glaziarrean ibiltzeko soka, kranpoiak, piolet bat eta pare bat katxarro hartu bait genituen goiko pasoa egin ahal izateko.
Rhemes bailaratik alboko Valsavarenche bailarara pasatu ginan, eta bukaeraraino joan ginan, Pont-era. Arratsaldean iritsi ginan eta bertan ezin zala akanpatu ikusi genduan kanping bat dagoelako. Jada dutxatuta geunden gure dutxa portatilarekin, beraz, kanpinak ez zigun ezer eskaintzen; goizeko 3:30aldean jaiki behar ginen, eta arratsaldeko 15:00etatik aurrera beste egun bat ordaindu behar zenez, seguruenik ez zigun denborarik emango garaiz allau eta furgona ataratzeko, eta aprobetxatu gabeko egun bat ordaintzia ez genduan nahi.
Furgonak eskakeatzeko aukera ematen dau, parkina baino bost metro lehenago laga, aurreko exerlekuak zeudenean laga, eta atzean lo egin genuen inor ohartu gabe. Beno, ordu horietan normala da inor ez ohartzea, ez?
Horrela abantatu ginen goizeko 4ak aldian Pont-etik. Eguna argitzen Victorio Emmanuelle aterpetxean ikusi genduan, eta handik aterpetxetik abantatzen zan jendearekin batera igo ginan.

De 201108 udako oporrak

4000ko erretza da, eta oso polita, goiko zatian ageri diran harri zutabe karakteristikueri esker. Hain zuzen, harri hauetako baten gainian dago tontorra, eta bertara iristeko azken zatixa kontuz ibiltzekua da sokaripe pasatuz gero.

De 201108 udako oporrak

Halere, zailtasun handixena jendiak ematen dio, kriston kolak egoten bait dira.
ikusi bestela bideo honetan

Argazki honetan ikus liteke pasoa

De 201108 udako oporrak

Tontorrian, nola ez Madonna bat daukate. Italiar hauek hain dira erlijiosuak!!!

De 201108 udako oporrak

Pena ez dala Madonna osua agertzen, tontor txikixa da eta jende asko zauan tontorrian. Halere, bistak mundialak dauzka, alpietako tontor askotatik ikusten da Paradiso, beraz, Paradisotik tontor asko ikusten dira horrelako egun on batian!
Monte Bianco parez pare Peutereyren eta Brenbako glaziarraren gainean, MtMaudit, eta MtBlanc du Tacul, Aiguille du midi, erraldoiaren hortza, Jorasseak...

De 201108 udako oporrak

Grand Combin, uda honetako bete gabeko helburua

De 201108 udako oporrak

Argazki Dent Blanch, Weisshorn, Cervino-Matterhorn eta Dom

De 201108 udako oporrak


Argazkiak atera eta lehen bait lehen behera joaten saiatu ginan, baina zutik jarri eta bi pauso egitian, justo orduan paso horretatik gida bat eta bere hiru bezero zetozen, eta zain geratu ginan beraiek pasatzeko. Bezeroeri exertzeko lekua egin genien, eta gu zutik geratu jeisten hasteko.
Honen ondoren beste gida bat eta beste bi bezero. Haueri ere lekua egin genien.
Beheruntz abantatzian, gure aurretik iritsi ziran Galiziarrak ere beherako bidiari ekin zioten, eta gu baino lehenago iritsi ziranez, jeistia ere lehenago tokatzen zitzaienez, aurre hartzen utzi genien. Despiste une batian, azkena iritsi zan gida hasi zan jeisten! Berarekin hasarratu nintzan, baina galiziarrak tarteko, ezin izan genien aurre hartu hain espazio txikian. Konturatu ordurako, beste gida eta hiru bezeroak ere gure aurretik jeisten hasi ziran! Bigarrenari ere kristonak eta bi esan nizkion. Hauek zer usten dute, mendia beraiena dela?
Gu beraien zain geratu, bere bezeroeri jartzen utzi tente geratuz, eta gainera beraiek lehenak jeitsi?
Azken urtetan barra barra entzuten dan kontua da gida hauen etikotasun falta. Chamonix eta Zermatt bezelako inguruetan dirutza dago jokuan. Sarri bidearen nondik norakoak edo eguraldiaren iragarpen okerra ematen diote beraien bezero ez diran mendizaleeri, bat baino gehiago arriskuan jarriaz! Gero eta begirune gutxiago diet nik behintzat inguru honetako gideri. Ostantzian, gainontzeko lekuetan oso gida jatorrekin ere topo egin izan dut, eta horiek bai miresten ditudala.
Zailtasunetik atera orduko aurreratu genituen gidak eta bezeroak. Bezeroetako bik agurra egin ziguten, goian exertzen utzi genienek, baina gure aurpegian eta erantzunean ohartu ziran gure hasarreaz. Beraiek ez daukate errurik, baina... ezin izan nuen ebitatu!

Beti bezela, hemen GPSaren datuak



Iruzkinak