Aosta bailara
Bizikletaz nahikoa ibilitako sentsazioarekin bueltatu ginan mtblanc-eko itzulitik, edo gure atzekaldeek behintzat horixe zioten, eta Arechesen ere jada astebete generaman, bertako bat gehiago bezela ginan ia ia, edo hori pentsatu nahi genduan guk. Aingura jaso eta martxa egitia erabaki genduan.
Txabola ta Maitetaz despeditu, lanera bueltatu behar zirelako, jeje, eta guk Italiarako bidia hartu genduan errepideko bizikletaz pasatako lekuetatik.
Bidian Mont Blanc-en hego mendebaldeko Glaciers bailaran geratu ginan. Oso oso bailara politxa eta lasaixa da eta bailarara sarreran debaldeko demaseko autokarabana parkina dago.
UTMBn igaroten daben Col de la Seignera jun ginan pasiaran. Glaciers, Tre de la Tete eta Mont Blanc ikusi daitezke ezkerretan. Aurrera jarraituz gero Courmayeurrera iritsiko ginake, eta eskuinean (hegoaldean) Col du PttStBernard mendien ostean.
Furgonara jeitsi eta bidian aurrera, gaba Ptt St Bernarden egin genduan. Ilunabarreko argazki honetan MtBlanc-en Aiguille noire de peuterey ikusi leike
Berriz ere egun baterako eguraldi txarra, eta hurrenguan hobetzen aurrikusi zaben, beraz, hurrengo egunian LaThuile eta Courmayeur ingurutik ibili ginan japoneseri konpetentzia egiten.
Jada Italian geunden, Aosta bailaran, eta hemen inguruan ezagutzen ez nuen mendikate bakarra GdParadis ingurukoa denez, ingurura jutia erabaki genduan.
Eguraldi aurrikuspena ez zenez oso ona, egun bateko irteera egitia erabaki genduan. Valgrisenche eta Valsavarenche arteko bailaratik Rhemes de Notre dametik atera ginan ez oso goiz, eurixa geratu zanian. Asmua inguruko mendi ez oso luze bat egitia zan, eta ahal bazan bista onak zeuzkana ingurua ezagutzeko.
Benevolo aterpetxera igo lehenik eta ondoren Travesiere tontorra egin genduan, guk nahi genitxuan baldintzak zeuzkalako. Italia eta Frantzia artian, Sassiereko tontorretatik gertu, Tsateleina ere bertan, Rutor iparreruntz, GdParadis ekialderuntz.... beno hobe bideo panoramiko hau ikusten baduzute. Ze bista!
Beti bezela, hemen GPSaren datuak
Txabola ta Maitetaz despeditu, lanera bueltatu behar zirelako, jeje, eta guk Italiarako bidia hartu genduan errepideko bizikletaz pasatako lekuetatik.
Bidian Mont Blanc-en hego mendebaldeko Glaciers bailaran geratu ginan. Oso oso bailara politxa eta lasaixa da eta bailarara sarreran debaldeko demaseko autokarabana parkina dago.
De 201108 udako oporrak |
De 201108 udako oporrak |
De 201108 udako oporrak |
Berriz ere egun baterako eguraldi txarra, eta hurrenguan hobetzen aurrikusi zaben, beraz, hurrengo egunian LaThuile eta Courmayeur ingurutik ibili ginan japoneseri konpetentzia egiten.
Jada Italian geunden, Aosta bailaran, eta hemen inguruan ezagutzen ez nuen mendikate bakarra GdParadis ingurukoa denez, ingurura jutia erabaki genduan.
Eguraldi aurrikuspena ez zenez oso ona, egun bateko irteera egitia erabaki genduan. Valgrisenche eta Valsavarenche arteko bailaratik Rhemes de Notre dametik atera ginan ez oso goiz, eurixa geratu zanian. Asmua inguruko mendi ez oso luze bat egitia zan, eta ahal bazan bista onak zeuzkana ingurua ezagutzeko.
Benevolo aterpetxera igo lehenik eta ondoren Travesiere tontorra egin genduan, guk nahi genitxuan baldintzak zeuzkalako. Italia eta Frantzia artian, Sassiereko tontorretatik gertu, Tsateleina ere bertan, Rutor iparreruntz, GdParadis ekialderuntz.... beno hobe bideo panoramiko hau ikusten baduzute. Ze bista!
Beti bezela, hemen GPSaren datuak
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina