Mezuak

Kalamua eta Ioar mendikletan 2015/10

Irudia
2015-10-08 Kalamua Orain arte bizikletako irteera asko ez ditut jarri, baina orain jartzen hastia pentsatu dot, bizikletakin ere buelta politak egin daitezke eta. Elgoibartik mendikletan tontor eroso eta politenetako bat Kalamuako gaina da. Oso ziklablea eta sekulako bistak ditu tontorretik. Aiastiatik igotzen Denbora pixka bat edukita, Ziardamendi ingurutik mendiz igo daiteke, baina bizkorrago igo nahi bada, normalean Errekatxotik igotzen gera, eta bide erdixan Markinara dixen Aiastiako errepidera urten. Idotorbetik ere ixo leike errepidez baina nahiko gogorra eta aspergarrixa egiten jaku bide hori. Hiruiturrira bidean Oatik Behin Aiastiatik, Hiruiturrira (Iruiturri) jutia da helburua. Bi aukera zabaltzen dira, bata Morkaikoko gainetik pasatzen (Elgoibarko itzulia pasatzen dan bidetik), edo bestia Oa basarrixetatik, zementutik ixa hiruiturriraino. Berandu eta eguna mozten zaonez, hemen ere bizkorrena hautatu genduan, zuzenian juten Hiruiturrira. Hiruiturri Horik aurr...

Urrestei 2015/11/15

Irudia
2015/11/15 Alluitz eta Mugarra egin ostian, Urresteira ere juteko beta hartu genduan. Alluitzeko ertzian Mugarrako ertzian Astian zihar Karakaten iluntzietaz ere disfrutatu genduan. Argazki hauek ere ekarri nahi izan ditut, etxian bertan daukagun altxorra erakusteko. Karakatetik Hego-Mendebaldian eguzkixa ezkutatzen Karakateko zaindariak Eta hemengo altxorretaz hizketan, Urrestei ere halaxe da. Ertz erretz bat disfrutatzeko, etxetik gertu eta motxa. Pena bakarra ez dala tontorra egiten, Untxiaren belarriaren beheko partea besterik ez da bide hau iristen. Baina halere goizpasa polit batetarako aukera ederra da Lehenengo luzea Bilerak montatzen eta katxarroak sartzen bizkortasuna hartzeko leku polita da gainera. Aran luzea zabaltzen Bide erdian bileran Durangaldea ikaragarri polita da, eta hemendik zer esanik ez Atxarte, Astiki eta Alluitz Urresteiko ertzetik Bide honen goiko partean Azkenik, Rapelak ...

Arlet 2015/11/08

Irudia
2015/11/08 Bezperan Caperan de Sesques egin ostean, aspaldiko helburu bati ekin genion. Senda Camille igaroten den Arlet ingurua ezagutzeko gogoa geneukan, eta buelta zirkular bat diseinatu genuen, Etsaut ingurutik ateratzen. Begirada Sesques ingururuntz joaten zitzaigun, eta Caperan non zegoen ikusi ere. Bai ezkutuan dagoela!! Sesques, eta itzaletan argazkiaren erdian Caperanen puntak Aukeratutako igoera hau ere oso polita zen, basotik hasten zen, artzai txabola batzuk igaroten bidean zehar. Behin altuera hartuta, Arleteko tontorretik ekialdera dagoen ertz osoa aurrez aurre geratzen da. Eta noski, Caperan txiki baina handia ere parez pare iparreruntz Begirada bezperan eginiko Caperani Arleteko aterpetxera iritsi aurreko lepoan Arlet tontorrerako bidea hartzea erabaki genuen Arleteko aterpetxea Beste aldean itsasoa ez, baina Aigues Tortes, Bisaurin Castillo de Acher eta abarrak ikusi ahal genituen. Arleteko tontorretik Bisaurin txuri, eta eskuinean Cas...