Mezuak

Prostiko zubixe

Irudia
Markosek egin eban prostiko zubixe Bertatik pasatzeko bera ta txarrixe Hasi ziran pasatzen jausi zan zubixe Markosek hartu eban kristoren ostixe La larala laraila larailarailarai Guk ere, asko aguantauko ez dabala jakin arren, hartu genduan prostiko zubixe, eta Jaca aldera jun ginan Ruth, Javi eta hirurok. Jakin arren elur asko ez zaola, baina zaona ona, eta mendixa itxeko asmotan. Lehenengo egunian Kandatxuko pisten inguruan ibili ginan, nahiz eta pistak apenas ikutu genitxun. Asmua Aspe alderuntz jutia zan, baina goi partian ez zaon batere elurrik. Urriko lehenengo elurrak in ditxula ematen dau Aspe puntak! Hemen egun horretako montajetxo bat Ikusi genduan Frantzia aldera elur gehixo zaola, eta hurrengo egunian Astunetik abantau eta Monjes tontorra in ondoren Ayouseko aterpetxera jun ginan. Han Ayouseko lepora ixo, eta behetik ikusi genduan malda edar bat jeitsi genduan. Ayouseko zirkuak eskaintza zabala dauka tubo eta maldetan, aspalditik geneukan begiz jota, eta ...

Martxan!

Irudia
Azken astetako hotz eta prezipitazioakin, aurreko astebukaeran eskixak janzteko aukera euki genduan! Batzuk Butreaitzen hasi zaben denboraldixa. Guk hainbesteko suerterik ez genduan euki, baina Euskal Herrixan hasi genduan behintzat, oinguan Izaban. Elurra bota arren, haize handixakin bota zabanez, basuak elurrez lepo zaozen, baina tontor eta gainontzeko haizegunian exkax. Zapatuan Belaguako zulotik Txamantxoia egin genduan, eta domekan Linza aurreko Fuente de los Clerigos ondotik Gamueta inguruan ibili ginan. Piriniuen ipar partian 1,5m inguru bota omen zitxuan, Aran bailaran 2m inguru. Gu askoz gutxiokin konformatu bihar, baina behintzat EHn hasi izanan plazerrakin. Atxikiturik aurreko astebukaerako bideua (ez da astebukaera honetakua, eh? ez konfundidu!)

Karakateko igoera Egurran bidetik

Irudia
Irailian Zeanurin txorkatila bihurritxu nabanetik ezer askorik egin gabe egon naiz, Morkaikokuekin aurreko zubixan piriniotara jutia salbu. Aurrerago emango dizuet horren berri, baina gaurkuan Karakateko igoeran inguruan idazteko gogua daukat. Lasterketa hau oso berezixa da. Batetik daukan historixia, baina bestetik, plazako txapatik hasi eta tontorreraino igotzeko, edozein bide ibili leikelako da. Plazatik tontorrera ordubete inguruan ixotzia ez da bromia. Lasterketetarako ohitxura daukagunok 40-45 minututan ixotzia marka politxa da. Hortik behera, propixo entrenatzia garrantzitsua da. Makina bat urtian 30 minutu inguruan ibili dira lehenak. Kanpotik etorritxakoren bat iritsi izan da muga hori zeharkatzera ere. Urtien poderioz, Lariz espezialista bihurtu da lasterketa hauetan. Aurten Larizek bere progresiuan aurrera segitxu dau, eta Anbotoko bertikalian, Oier Ariznabarreta lagunaren etxian bere aurretik geratu zanez, Oierrek bota omen zion aurten karakaten fundiduko zabala! Las...

Eskerrik asko Andoni!

Irudia
Lameteoqueviene-tik hartutako argazkia Umetatik eskiatzeko zortea euki dot. Iraupen eskixa itxen naban, baina mendizalia izaki, iraupen eskixen mugetan ezin konformatu. Mendiko eskixa probatu nabanetik zeharo katiatu nintzan. Ahal izan nabanian bigarren eskuko materiala erosi, eta urte berian Gipuzkoako txapelketako B ibilbidera jun nintzan lagun batekin. Pare bat urteren buruan Mendi eskiko euskal herriko txapelketa egitera animatu nintzan, oinguan distantzia luzera, bukatuko naban jakin gabe. Estrainakoz bi egunetako proba izan zan Derby 3000rekin batera. Hurrengo negurako, burua bero bero eginda, federaziotik gabonetan antolatu zaben mendi eskiko ikastaruan izena eman naban. Han agertu, taldiak osatu, eta esperientzia pixkat geneukanok Andoni irakasle eukitzeko zortia euki genduan 4 egunez. Zalantzarik gabe, ikastaro hark inflexio puntu bat jarri zaban nere bizitzan. Eskixagatik bizi zaban pasiua transmititzen zaban Andonik. "Eskiatzea kuadro bat margotzea bezelako...

Maripotzu eta Idotorbera Roleski igoera 2013

Irudia
Aurten inoiz baino jende gutxiago elkartu arren, primerako eguna egin digu. Goizean 9:30etan Maripotzuraino igo gara lagun artean goizeko freskura eta eguraldi ona aprobetxatuaz, eta 12:05etan, txirrindularien ondoren atera gara Idotorbera kronoaren kontra Roleskietan. Iruñatik hiru lagun etorri dira, beraz, herriko hiru eta Iruñako beste hiruk egin dugu igoera. Txirrindulariek eta hauek ikustera igotakoen animoak hartuta, aurten estrainekoz, neska bat izan da Rolleski probaren irabazle, Iruñako Cintia Martinez. Cintiak, gainera, nesketako errekorra jarri du 26:30eko denborarekin. ZORIONAK CINTIA!! Esan beharra dago baita ere, lehenengo neska izan dela patinatzeko estiloan egiten ausartu dena. Horrekin bakarrik, bere indarra eta sasoia agerian utzi ditu. Halere, hurrengo urtean klasikokoekin etorriko dela esan du, uste baino askoz gogorragoa egin zaiolako. Hurrengo egunetan igoko ditugu argazki eta bideoak. Bitartean, hemen sailkapena SAILKAPENA Elgoibarren.net -eko argazkiak ...

Elgoibarko Rolleski eguna 2013

Irudia
Badator aurten ere Elgoibarko Rolleski eguna!!! Aurreko urtean bezela, lehenengo Maripotzura igotzeko geratuko gera, goizeko 9:30 aldean IMHko bide gurutzean Ondoren, Txirrindulariak 12etan aterako dira Idotorbera igoera kronometratuta egitera. Hauen irteera ikusi eta 12:20 aldera aterako gara gu rolleskietan Idotorbera. Lehenengorako ez da izena eman behar, baina zenbat agertuko zareten esaten badiguzue, Maripotzutik kotxez jeisteko lekuak gordeko ditugu. Bigarren igoerarako izena eman behar da kronometratua izango delako. Debalde izango da eta hemendik egin dezakezue: Izena emateko klik hemen edo azpiko formularioa bete edo 11:30etatik aurrera foruen enparantzan (Udaletxeko plazan) egongo den mahaian Kedada Maripotzura: Distantzia hemen ikusi dezakezue http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=3304941 Igoera kronometratua Idotorbera http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=414134 Hemen aurreko urteko bideoa Izen ematea debalde izango da. Hemen egin dait...

UTMB 2013 Javi Dominguez Ledo

Irudia
Sarean bolo-bolo ez ezik, kalean ere bolo-bolo dabilkigun gaixakin nator ni ere, Javi Dominguezek egin daban balentriakin. Azken egunotan lagun artian ez daukagu beste konturik! Kirol mailako aipamenak egiten makina bat lotura aurkitxu leikez sarian, entrebistak takian potian. Nik hauek gomendatuko nizkizueke: BERRIAn EUSKALTRAILen IRUNFAR (Ingelesez) eta bertako bideoa: Baina nik Javiren beste arlo bat aipatu nahiko naban; alde ilun hori! Lankideak gera IK4-IDEKO kooperatiban. Zentro teknologiko honetan lanian dago Software adimendua departamenduan. Doktorea da, eta bere lanak balio erantsi handia eskatzeaz gain, sarri, estresa eta desplazamenduak suposatzen dizkio. Atxikitutako bideuan 2.minutuan ageri da Javi gurian lanian Ez dot inor gutxietsi nahi, Javik egiten duen sakrifizioa goraipatzea baizik, izan ere, Javi ez da kirolari profesionala, suhiltzailea, irakaslea, kirol munduarekin zerikusirik daukan ofizio batetako langilea. Javik egunero egunero 8 ordu lan...