Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2025

Elurrak goxo har zaitzala, Jorge

Ostegunero zure elur eta elurjausi arriskuen partearen zain egoten ginen astebukaerako irteera definitzeko. Sarri, egoera nahasia zenean, ostiral goizean beste parte bat bidaltzen zenuen eguneraketekin. Jakintza, ikasteko obsesioa eta dedikazioa zeneukan, etengabe elikatzen zenuen zure https://lameteoqueviene.blogspot.com/   blogean. Aragoiko bailaraz bailarako partea ematen zenuen, bertako orografia inork baino hobeto ezagutzen zenuen eta parte meterologikoarekin konbinatzen zenuen, informazio oso baliagarria denon eskura jarriaz. Eta hori eguraldiarekiko jakintza era autodidaktikoan jaso omen zenuela,  Zarautzera surf egitera etortzen zinenetik. Ondoren etorri ziren Rutas con esquís Pirineo Aragonés zure liburuak. Ibilbideak Blogean ikusi arren, libuurak erosteak merezi zuen, zalantzarik gabe. Bazeuden mendi eskiari buruzko liburu batzuk, baina kolekzio honek guztiz aldatu zuen ordura artekoa. Ibilbide ezberdinak eta alternatibak mapa, argazki eta detalle guztiekin. Oke...