Poqueira-Mulhacen-Alcazaba-Puntal siete lagunas-Mulhacen-Veleta

2016/12/30


Eguna argitzen Poqueirako aterpetxian



Poqueirako aterpetxian geundela, Izaskun, Fermin eta Karolo zana ezagutzen zitxuen andaluz jator haiek hurrengo eguneko plana prestatzen lagundu zigutela esaten bukatu naban aurreko sarrera.

Hauxe azkenian prestatzen lagundu ziguten flana:

Gutxi gora beherako krokis bat

Mulhacenera ixo, Siete Lagunasera Hego ekialdeko maldatik bajatu, hortik Alcazaba ixo ta leku beretik bajau Siete Lagunasera, eta ondoren... emozio pixka bat eman.
Siete Lagunas ibonetako tontorra egin (Puntal Siete Lagunas) eta hortik Canuto bat urtetzen omen da Mulhacenen iparran azpira (Laguna Moscara). Canutua korridore edo kanaleri deitzen diote hemen, bada ezpada diot, kar kar kar
Esan ziguten inklinaziua daukala, baina elur baldintza onekin egotia espero zabela. Txarrena izotz urdina agertzen danian izaten dala, eta normalian udaberrixan bajatzen dabela eskixekin, eguraldixak epeltzen diranian.
Behin iparrera bajauta, Juego de Bolos tontorra gomendatu ziguten, ipar aurpegixen miradore oso politxa omen dalako. Hortik aukera asko geneuzkan nahi edo ahal genduanan arabera: Ya bueltako bidia hartu ahal genduan, edo ibilbidia luzatu eta beste ipar bailarak ezagutu.
Bi ipar bailara gehixo luzatu ahal genitxuan, eta hauetan azkenak Machoseko Canuto Norte eta Veletako Canuto Norte azpixan uzten gintxuan, hauetatik Carihuelara pasatu eta Veletakin bukatzeko. Edo, iparretan berandutu ezkero, zuzenian pistetara urtetzeko aukera ere bazaukagun.
Demaseko plana zan, abaniko handixakin, denborak eta indarrek ematen ziguten beste luzatzeko aukerakin, eta ipar aurpegi apurtuak ikusteko suertiakin. Erronka edarra bota ziguten, hain gogorrak ginan ikusteko
Puffff, hori bai katxondinia neretzat!!! Eta horrela jun ginan ohera.

Hurrengo goizian Lasku eta Gorka baino pixka bat bizkorrago mobitxu ginan Txiri eta bixok, eta abantau ginan Mulhaceneruntz. Bi hauek atzetik zetozen Mulhaceneruntz, lasaixo, baina fin fin.

Mulhacenera ixotzen, eguzkixa Mediterraneo gainetik egun onak ematen

 Bezperan iritsitako lekua, Mulhacen II
 Gertu iruditu arren, butifarra bat geratzen zan oindiok Mulhaceneko tontor printzipalera


Nik entzuna neukan tontorrian Granadako erregeren baten gorpuzkinak zeudela. Badirudi kondaira bat dala, baina kondairak dio Mulay Hasan (Edo Muley Hacen, hortik omen datorkio tontorrari izena) bertan ehortzia izan zala.


Muley Hacenen hilobia ote? Ez da leku txarra!!
 Tontorrian tipo bat zauan raketekin, beregana gerturatu ginan, eta aiba, euskalduna, OƱatikua!!! Bai kasualidadia!!!
Egun luzia zaukagun, eta di-da abantau ginan beheruntz, aber Hego Mendebaldeko jeitsiera hori aurkitzen genduan. Marka batzuk zaozen, eta nahiko aguro aurkitxu genduan Siete Lagunaserako jeitsiera zuzena

Eguneko lehenengo jeitsiera, Mulhacenen hego mendebala
 Hemendik parian zaukagun Alcazabarako igoera. Esan ziguten bezela, eskixak bizkarrian hartuta ixo bihar zan, nahiko malda pikua, eta mendebaldia zanez, oindiok eguzkixak berotube zauan.

Alcazabaruntz igotzen zuzenetik, Siete Lagunasetik.
 Gora iritsitakuan, oindiok Alcazabako tontorrera tiradatxo bat zauala ikusi genduan. Lepo honetatik bista ederrak zian halere, parez pare Mulhaceneko ekialdeko tubua (Begi finez ikusten marka arraro batzuk zauden, eta ondoren jakin genduan eskiatzen ere bajatzen dala, eta igual aurten dagoeneko bajatu dau norbaitek!!).
Mulhaceneko ertza jarraitzen, puntal siete lagunas eta guk jeitsi nahi genduan tubuan (Canutuan) sarrera. Barrenian Veletako tontorra ikusten zan.
Kerizpetan Mulhacenen ekialdeko korridoria tontorrera, eskuman barrenian Veleta
 Tontorreraino iritsitakuan, beste aldera Picon de Jerez ikusten zan barrenian txuri txuri. Hortik Alcazaba tontorrerainoko mendixak ere 3000kuak dira, baina Poqueirako lagunek esan ziguten bezela, ez zeuden eskiatzeko oso ondo. Elur gutxi ikusten da

Picon de Jerez barreneko bizkar txurixa
Tontorretik aurrikusita zaukagun ipar aurpegixen ibilbidia primeran igartzen zan.

Juego de Bolosetik Veletara Ipar aurpeixen miradoriak

Justu Alcazabako tontorran azpixan eguzkitxan dauan tontor bajuena da Juego de bolos. Oharkabian pasatu arren, 3000mtako tontorra da eta Mulhacenen iparran azpixan dao.
Ondoren, kerizpetatik bailaraz bailara jutia zan gure aurrikuspena, baina eskiatzen bajatzeko kontuz ibiltzeko gomendatu ziguten, leku batzutan urjausixak daoz eta.
Alcazabako tontorretik berriz ere Siete Lagunasera bajau ginan etorritako bidetik. Lehenengo zati honen zabaltasunak, eta ondorengo bertikalidadiak, Vignemaleko glaziarra gogora arazi zigun, barrenian itsasua ikustian bentajakin. Oso zati politxa!!!

Alcazabako jeitsieran lehenengo zatixa, Vignemaleko glaziarra gogoratzen zigun, itsasua ikustian abantailakin
Eta iritsi ginan elur gogorrakin zauan jeitsiera tentera. Nahiko zimurtsua zauan elurra, eta horregatik ondo eusten zaben kantuek, nahiz eta oindiok eguzkixak ez bigundu eta gogorra egon.

Eguneko bigarren jeitsiera
Beheko zatixan albozka bajau genduan ahal zan guztia, Puntal de Siete Lagunasera ahalik eta gehixen gerturatzeko.
Fokak jarri eta berriz ere goruntz, eta iritsi ginan Canuto de Siete lagunasen haserara!!! Uff, hori urduritasuna!!!
Kanalan hasera ikusi, eta sekulako baldintza onak zeuden!!! Elur hauts prensaua zauan sarreran!!!
Ni urduri, jata bi bidar pentsatube bajatzeko irrikitan!! Baina momentutxo bat deskantsatu genduan, zeozer pikatu, ura edan, eta aurrera!!!
Txirik aurretik tiratzen utzi zidan, eta hor sartu nintzan zer etorriko zan jakitera. IUJUUUU A ze subidoia!!!


Siete Lagunaseko kanutuan sarrera



 
Bira batzuk egin nitxuan, eta sartu nintzan malda zauan lekuan. Ez zauan orain arte bajau genduan elur gogorrik, haiziak prensautako elurra baizik. Primerakua!!! IUJUUUU!!!
Baina bira batzuk aurrerago demaseko malda hartzen zuan kanutuak, eta eskiatzen ari nintzan elurrak azpixan elur gogorrago bat zeukan. Haize plakatxo batian eskiatzen ari ginan sentsaziua neukan. Elurra ondo eta seguru zauan oindiok, baina kanutua ez genduan ezagutzen, eta ez zakigun behian zer espero ahal genduan. Elurjausi ikastaruan rekalkatu ziguten plaka eroriz gero, garrantzitsua dala eskape ona edukitzia, baina kasu honetan ez zauan eskape onik, metro batzutako erorketa ez atsegin bat baizik. Bada ezpada, maldan erdixan pioleta atera nuan motxilatik (portzierto, Decarthoneko motxilak primerako engantxia dauka motxila kendube piolua ateratzeko!)
Behera begiratzen, harri asko zeuden bistan, Laguna de la Mosca delakuan (kanutuan azpixan) ez zan elur askorik ikusten, beraz, elur mailaren muga hor inguruan egon bihar zala iruditu jatan, hau da, behe partia elurrez eskax zaola.
Hori ikusitxa, jeitsiera ezkerretaruntz tiratzen izan bihar zan, ze beheruntz haitz kanaletan bukatzen zala ematen zuan. Eta ezpazan? Fregao handixago batian sartu aurretik Txiriri hotsegin nion ia berari zer begitantzen jakon.
Bajau zan, eta berak ere ez zuan batere klaru ikusi.


Gainera haize plakan gainian egotiak ez zigun grazia gehixegi itxen, eta eskixak kendu eta penaz, baina berriz ere bueltan ixotzia erabaki genduan (bideuan ikusten da momentua).
Ez da erabaki erretza, itxura oso ona zeukalako, baina... horrela da bizitza
Goiko baldintzak primerakuak ziran, kranpoirik jantzibe oso seguru ixo ginan berriz kanutuan haserara

Lepora atera ginanian parez pare ikusten genduan Mulhacenen ekialdia. Txirik hortik ixotzia proposatu zidan, eta horrela ekin genion bidiari.
Alcazabara igoeran hona begira, goixan eski markek "skicut" egindako markak egotia begitandu jatan (eskixekin apropos eragindako elujausixak, elur metaketak kentzeko). Bertan ez zan gauza askorik nabari, baina beheko partia primeran zauan eskiatzeko!

Mulhacenen ekialdia igotzen
Oin, goiko partian harri asko bistan eta oinez progresatzia ere kostatzen zan momentu batzutan.

Azken metrotan elur geruza fina eta harri asko
Eta allau ginan Mulhacenen tontorrera, gaurkuan bigarrengoz!!

Mulhacenen tontorrian bigarrengoz
Tontorrian, aterpetxian ezagutu genduan gida bat bere bezeruakin zauan. Orduan ere kontatu zigun Zarautzen ibiltzen dala surfeatzen. Tontorrian berakin berbetan, Ionny Hernaniko laguna ezagutzen zuala horretatik. Joe, bai kasualidadia!!! Txikixa da mundillua!!

Ionnyren lagunakin Mulhaceneko tontorrian
Eta mendebalderuntz jeitsi ginan ondoren. Mendebaldeko jeitsierak sekulako itxura eduki arren, koliflorrez beteta zauan (eguteran eguzkixak elurrari ematen dionian geratzen dian kapa arraruak, eskiatzeko oso deserosuak) eta hauek saihestu nahian bajau genduan. Txaskillua izan zan guretzat!

Mendebaldeko malda jeitsi ostian, oreinaren eta euliaren lepora gerturatu ginan, Mulhacenen iparrari eta batez ere Siete Lagunasen kanutuari begirada bat emateko.

Ezkerretan Alcazaban ipar mendebaldia zurixa, eskumatan Mulhacenen iparra beltza, tartian Canuto Siete Lagunas
Bajatzen hasi ginan kanutua seguruenik ez zauala baldintzarik onenetan; Beheko kanaletan ez zan elur asko ikusten, baina horrez gain, jeisten ezkerretan geratzen jakun malda pasatu bihar genduala konturatu ginan, berez kanutua ezker eskuma da, ez zuzena. Ezagutu gabe, akaso onena behetik sartu eta ondoren baldintza onak baleude jeistia izango zan, baina gu oindiok mendi hauek ezagutzen ari ginan, eta korredorien xehetasun guztiak jakitia gehiegi zan.
Ez dakit kolau duan, kontua da kakapraketan egin genduala, eta oin aitzakixak jarri bihar, kar kar kar

Kanutuan galdutako denbora eta Mulhacenera berriz ixotzen denboriaz gain nekatu ere egin ginan. Orduak ere aurrera zijuazen, eta jada ez geneukan Juego de Bolos egiteko motibaziorik, lepo honetatik errez iritsi ahal baginan ere. Gainera, 18:00tan furgona arrankatzeko geratu ginan etxera bueltatzen hasteko, edo 17:00tan Veletako tontorrian eta 14:30ak ziran. Hau da, 2ordu eta erdixan Veletako tontorrera allau bihar ginan, eta oindiok bi lepo pasatu bihar genitxuan harako. Denbora eman arren, ez geneukan denbora asko sobran. Beraz, poliki poliki Carihuela-Veletaruntz abantau ginan

Bitartian Lasku ta Gorka Mulhacen egin ostian Veletaruntz zijuazen.


Lasku, itsasua barrenian daola
Mulhacenera di-da iritsi omen zian. Zeoze jan eta argazkixak atara ostian, mendebaldeko malda bajatu zaben.

Gorka Mulhacen tontorrian
Guk mendebaldeko malda bajatu genduanian, erdi erditxik egin genduan, eta oso elur txarra aurkitxu genduan, kriston koliflor pilliakin. Hauek esan zigutenez, ertzetik gertu ez omen zaudela koliflor handixak, momentu askotan oso elur ona baizik, eta asko disfrutau zabela bajatzen!

Lasku, atzian Mulhacenen mendebalakin, ea ezkerratako lepua: Ciervo y Mosca lepua

Hauek aurretik, eta gu atzetik ginduazen, jada Veleta alderuntz danok. Vivac caldera pasatu eta Punta Loma Peladaruntz ginduazen. Pistatik zeharkatu edo gainetik pasatzia erabaki bihar genduan, eta gizon txiki eta senduekin bezela, hau ere salto batian pasatzia erretzaua zala erabaki genduan.


Parian Punta Loma Pelada
Igoera honen ondoren Riosecoko bailaran geunden. Riosecon lepua zeharkatu eta Veletako bailaran sartu ginan. Kontrako noranzkuan ladeo nahiko eskaxa zauanez Veletako bailara zulora eskiatzen bajatu eta fokeatzen igotzia erabaki genduan

Veleta bailara. Ipar aurpegixetatik hona ateratzia zan aukeretako bat
Eguneko azken igoera izan bihar zanian, parez pare geneukan Carihuelako lepua. Tipo bat bakarrik ikusi genduan ixotzen. Txiriri brometan esan nion, igual Gorka izango da. Eta Lasku?
Ba, Lasku akaso Pico de los Machosera bakarrik ixotzen dixen hori izan leike. Garaiz ibiliko zian, eta aurreko egunetan in gabekuak egiten ibiliko da Arra!!

Carihuelako aterpetxera gerturatu, eta efetibamente, Gorka zan!! Eta bestia Lasku, Machos tontorraren bila!!! Adi adi jarraitu genduan, hego-mendebaldeko maldatik bajatu zuan kriston birak ematen. Itxura hobeezina zeukan, joe, ze inbidia!!!


Lasku, bere tontorretik bajatzen. Irudi eskaxa da, eskiada aldiz mundiala
Geratzen zitzaizkigun bokatak jaten itxoin ginon Laskuri. Behin laurok batera Carihuelako aterpetxian, urteko azken Veleta itxera ixo ginan.

4 egunetan 4 Veleta egin genitxuan, eta paliza edarrak hartu ere bai

Veletako tontorrian
Oso sentsazio goxuakin geratu ginan danok, Sierra Nevadaz maiteminduta.


Itsaso gainian eguraldi onakin eskiatzia plazer hutsa da, zer esanik ez altueran ibilitxa, eta 4 egunetan ixa 10.000m eginda. Demasa!!!


Itzuliko naiz, zin dagit!!
Mendikate berri bat ezagutu dogu, lagun berrixak in, aterpetxe on batian egon, eta asko eskiatu dogu. zer gehixo eskatu leike? badaoz gauzak, bai, jeje, baina ezin gera kejau, ez!


Hemen eguneko bideua

eta Wikiloc-eko datuak



Powered by Wikiloc







Iruzkinak