Mendi eski lasterketa batzuk Ipar isurialdian

Urtero lasterketen putzu sakon eta ilun honetatik atera behar naizela esan arren, azkenian bertan bukatzen dot, urtero urtero. Laguntza profesionala eskatu biharko dot gizakia helburu, Kirolari Anonimoak edo horrelako lekuren batian!!
Lasterketetan parte hartzia asko gustatzen jata, sasoia hartzeko entrenamendu ezin hobiak dira, igoeretan, jeitsieretan eta batez ere aldaketetan efikazia eskatzen dute, eta hori kontzentrazioak eta esperientziak ematen dit, jeisterakoan abiadurak adrenalina, eta abar luze bat. Lasterketak katiatzen badu, mendi eskiko lasterketak zer esanik ez!!
Baina beste alde batetatik, ni mendizalia naiz, eta lasterketetan ondo ibili nahi badot, propixo horretarako entrenatzia ere eskatzen dit, eta horrek, mendixan ibiltzeko denbora kentzen dit.
Askok esaten didate mendixan ere eskixekin ibiltzen naizela eta entrenamendu bezela balixoko didala. Noski baietz, baina errendimenduan ez dakit noraino. Esan dotena bitxia suertatuko da askontzat, seguru!
Javik esan zidan errendimenduari buruzko hitzaldi batian hizlarixak esan zuala taupada bajuetan korrika egitera ateratzia baino, hobe zala ingelesa ikastia, aprobetxagarrixagua zala!
Errendimenduari begira halaxe izango da, nahiz eta korrika saio batek beste gauza asko aportatu, desestresatu, burua ordenatu eta abar luze bat.

Baina mendixan taupada bajuetan eta ordu ibiltzen naiz normalian, eta horregatik izango da aurten oraindik ez dotela lortu lasterketetako sentsaziuak eukitzia!!
Beno, egixa esan, entrenatzia ez da sekula izan nere fuertia, sasoia beti lasterketekin hartu izan dot, oin dala hogei urte iraupen eskixan aritzen nintzanian ere halaxe izaten zan, eta oindiok berdin segitzen dot, entrenatzeko alper zorri bat izaten!

Frantzia aldian egiten diran lasterketak asko gustatzen jataz, formatu txikixan, familia giruan egiten diralako. Saint Laryko Philippe Ribatet lasterketa aspaldi neukan begiz jota, baina arrazoi ezberdinengatik aurten arte ez jata juteko aukera suertatu. Aurtenguan, azken orduan Javi eta bixok animatu ginan bikotekako lasterketa honetara.
Oso ibilbide alpinua egin izan dabe, Portarras inguruan ertzak eta jeitsiera zuzenak egiten mendi mendixan. Halere, elurra bota zuan arren, ez zan nahikua izan mendira urtetzeko, eta pisten bueltan izan zan aurtenguan lasterketia (Saiatu arren, denboraldiko egin gabeko mendixa izango da Portarras, kar kar kar).

Edozein kasutan, ibilbide dotoria markatu zaben. Zapatuan buelta bat ematera ateratzeko orduan, Ruth ikusi genduan parkinian eta hirurok egin genduan hurrengo egunerako prestatu berri zauan ibilbidia. Pisteri periferiatik buelta ematen jakon, tartian pare bat ertz politxak egiten ziran oinez, eta beste bat eskixak jarritxa. Azken ertzetik ikusten zan udaberrira arte itxita egoten dan Cap de Long presa adibidez, eta Neouvielleko tontorra, Portarrasekua eta abar parez pare.

Neouvielle

Portarras

Seifi

Jeitsieretan ez genduan gehixegi disfrutatu, kostra sortzen hasitxa zaolako. Azken jeitsiera batez ere, oso gaitza egin jakun. Elur kostra eta malda handixa zaudelako. Bildurtu ginan hurrengo eguneko lasterketan ia zelan pasatzen genduan zati hori.

Ouleko presa. La Mongiera jun leike GR-10a jarraitzen
Egunen batian Hautacam-Bareges eta Bareges-Saint Lary egiten badogu, hona atera gaitezke
Cap de Long

Azken jeitsiera krosta krosta

Gero lasterketan ez zan hain gaizki geratu azken jeitsiera, girua nahiko epela egin zuan, eta zeozer hobetu zan. Javikin binaka, ni ezin ritmua hartuta jun nintzan, eta Javi txistua jotzen. Hori normala izan arren, nere errendimendua ez zan batere ona izan. Gutxienez frantsesa praktikatzeko aukera euki genduan, eta beraz, aprobetxatutako astebukaeria

Lasterketako argazkirik ez dot aurkitu, baina bezeperako argazkixekin egin dot bideo bat.



Eta hurrengo astebukaeran Luchonen LHMk antolatutako lasterketa jokatu zan. Aurreko urtetan EHko koparako puntuagarrixa zan, baina aurtenguan ez. Halere, bertaratzia erabaki genduan, azken orduko erabakixa izan zan baitxa ere. Aurreko astian baino elur gutxio zauan, eta Agudesen egin bihar izan zan lasterketia. Aurreko urte batian ere antzerako egoeran antzerako ibilbidia egin zaben, oso ikusgarrixa tontor bat egiteko ertz luze bat pasatzen dalako, soka finko bat jarritxa eta arnesa bertara katiatuta.
Ertzan hasera

Ertzeko jeitsieran soka finkuaz gain eskilarak tailatzen

Elurrik apenas zauan mendixan ibiltzeko, eta beraz, zapatuan markatzen ari ziran bitartian egin genduan hurrengo eguneko lasterketan ibilbidia, aste honetan ere. Oso triste ikusten zan ingurua, Saint Lary parian zaukagunez, astebetian elur pilia kendu zabala ikusi genduan.
Lasterketari dagokionez, aurreko astian baino sentsazio pixka bat hobiaguekin, baina halere, txispa askorik gabe egin naban. Iosu, Javi eta Ion ikusi ere ez nitxuan egin lasterketa osuan. Halere, ritmuak pixka bat hobiak izan ziran. Ia lasterketetan metruak metatzen juten naizen.




Aurreko sarreran aipatu nuanez, Ioni kranpoi bixak apurtu jakozen lasterketan. Aipatutako ertz luze horretan izan zan. Baldintza normalak ziran, eta ez dot ulertzen nola apurtu leikezen kranpoiak, baina apurtzen dira. Bada ezpada, aipatuko dot nik ere aluminiozko kranpoiekin egin nuala lasterketa, eta lasterketetan aluminiozkuekin lehiatzen segitxuko dot. Nere kezka, beraz, mendira lasterketetarako sortutako materialakin jutiagatik da.


Lasterketan ondoren bazkarixa eduki genduan. Han Araneko haranetik etorritxakuekin egon ginan bazkaltzen. Tartian Jordi Gavalda izeneko bat zauan. Pentsatzen dot Kilian Jornet esan izan banu, mundillo honetako askok, danok ez esatiarren, ezagutzen dogula, baina Jordi Gavalda nork dauka entzunda?

Ba nik behintzat ezagutzeko gogua neukan, eta halaxe esan nion berari. ACNAko ikastarua egin nuala bere lankidiekin.


Kiliani ez diot ezer ere kendu nahi, ikaragarrixa da Kilianek egiten duana. Eta garrantzitsua da lasterketa munduan eduki duan oihartzunakin orain Nepalen lurrikarak eragindakueri laguntza bidaltzia.
Jordi, aldiz, ezezaguna da, baina ACNAko zuzendarixa da, berak egindako txosten batzuk irakurri izan ditxut, eta seguruenik Lauegiko Elurjausi Arrisku Partiak ikusi baldin baditxuzue, makina bat berak egindakuak dira. Eta noski, garrantzitsuena, Aran haranetik seguru ibiltzeko ibilbidiak danon eskura laga ditxue ACNAko webian Montse, Jordi eta abarrek.
ESKERRIK ASKO ZUEN LANAGATIK!!!

Eta hemen ere zapatuko argazki bilduma bat. Kamara berrixa daukat, baina ezin ondo enfokatu nabil, beraz, kalidadia oindiok ezin eskaini. Sentitzen dot!

Iruzkinak