Midiko 4 tontorretatik 3

Barixakuan lotara Portaletera gerturatu ginan. Han juntatu ginan Alberton lagun EMFko gazte alpinistekin. Euren kasa etorri ziran, ze badirudi federaziuan ez dagoela aurrekonturik eurentzat. Lotsagarrixa!!
Hauek ere Midi aldera jutekuak ziran bixamunian, baina gure aldian bide gogor eta konprometituak egiteko asmotan.
Gu Midiko 4 tontorren trabesiatik 3 egiteko asmotan urtengo ginan. Luze jungo zala, eta bada ezpada bekokigailuak ere hartu genitxuan.
Autokia portaleten laga eta Ihintzak jeitsi gintuan kotxez. Prisengatik argazki kamaria ahaztu naban, eta gaurkuan konturatuko zerate neriak baino argazki hobiak dirala, Ulinak dira eta!
La Fourcheko kanalian gora egin genduan (Petit eta Grand pic artian). Udan sekulako pedriza guarrua egoten da eta noizipeñetan harri blokiak ere erortzen dira, beraz, kontuz ibili bihar
Entzunda edukiko dozue Midi sumendi bat zala. Ez dakit kraterra edo zer, baina zirko moduko bat egiten dau, eta gurekin, allau ziran pailasuak, kar kar kar.
Bide honek zirko honi buelta ematen dio tontor diferentietatik. Lehenengo tontorra Jean Sante, ondoren Aragon punta, gero tontor printzipala, eta azkenik Petit dira lau tontorrok. Gu berandu ibiliko ginala pentsatuaz, azkena ez egitia erabaki genduan aldez aurretik, eta hartara, Midiko igoera normaletik jeitsi.
La fourchen nebero bateraino ixo ginan, eta rimayatik pasatu.

Oso bitxia eta politxa nolako tunela zauan haitzan eta elurran artian, motxilakin pasatzeko justu justua. Handik hasi ginan goruntz. Bero egunak izan arren, lehenengo orduan eta kerizpetan freskotxo ere bai, neri kostau jatan berotan sartzia. Baina denbora pasatzen jun ahala, jun nintzan eskaladaz disfrutatzen.
Midi laberinto handi bat da, eta Alberto eramatia suerte handixa. Gozada bat ikustia nola juten dan ingurua aztertzen eta pausu seguruak ematen.
Konturatu ordurako allatu ginan Jean Santen lepora. Hemen urtetzen omen da neguko Pombie-Suzon bidia. Tontorra metro gutxitara egon arren, ez genduan egin, aurrera jarraitzia erabaki genduan eta.
Ordurako eskaladaz disfrutatzen nenbilen, eta elkarri adarra jotzen ere bai, noski!

Lurien, Palas eta Balaitus atzian
 Hemendik aurrera bistan mejoratzen jun ziran, ez diot kasko urdinangatik bakarrik, inguruko mendixak ere agertzen jun ziralako.

 Sekulako laberintua da Midi, halaxe esan zigun Albertok, eta halaxe ikusi genduan geuk ere. Denbora osuan nundik izango eta nundik izango begira. Halere, Albertok sekulako bistia dauka, eta desbideraketa txikiren bat izan ezik, zuzen zuzen jun ginala esan leike.
Altura hartu ahala, eguzkixa ere gogorro jotzen. Petit parez pare ere agertu jakun. Halako batian allau ginan Aragon tontorrera. Atzian Grand pic, eta zirkua azpixan

 Baina oindiok ere falta zan, eta aurrera egin bihar. Hortik tontor handira bitxartian Rapel bat egin bihar zan. Hor flipatu nuan Albertokin, maniobra elegante baten ostian, di-da jeitsi gintuan, berak rapelatu eta sokia errekuperatu. Amazing!! Hori abilezia

 Hortik aurrera Frantses talde handi bat harrapatu genduan bide berian. Hauek La Fourchetik zatozen, nahiko motel. Albo batetik pasatu genituxan, eta aurrera.
Poliki poliki ari ginan bidia egiten, eta atzera begiratuta ezagun zan hori.
 Pixka bat aurrerago, tontor handiko bide normalera urten aurretik errezatu egin bihar dala esan zuan Edilbertok. Itun zaharra eskutan, halaxe eskertu genduan egindako bidia
Itun zaharra eskutan errezatzen Edilberto
Pasatu genitxuan frantsesak ikusten dira ertzian
 Egindako bidia gero eta luziagua, eta tontorrerainoko pasiaria besterik ez jakun geratzen.
Tontorrian, Ayouseko lakuak atzian
 Edarra egin dau Ulik. Nik usten dot danori pasau jakula Midira saiakera batzuk in eta ezin, eta azken urtetan asko urtetzeko astiripe, Midira estrainekoz ehun urtetako bide elegante honetatik allau zan AitatxoUli!!!
Pozik ez egoteko moduan!!!
 Eta jeitsierak normaletik sekretu askorik ez.
 Pombieko lepua, hemendik bai bistak. Makina bat erretrato eukiko ditxut hemendik
 Berandutxo eta eguzkixa ezkutatzen egon arren iritsi ginan gaurkuan ere potzura. Te poltsak bezela, sekulako tintia bota genduan egunian zihar hartutako hautsakin
Eskerrik asko Uli argazkixengatik!!!Elegantiak benetan


Iruzkinak