Benasque

Aurreko urtian zintzilik geratu jakun proiektu politx bat: Erraldoi txurixak. Erdi-autosufizientzian izan bihar zan lasterketa bat, Aneto, Posets eta Perdiguero tiroian itxia.
Aurten ez dira ausartu lasterketa itxera, eta egixa esan erdi-autosufizientzian izateko, hobe autosufizientzia osoan, edo aterpetxeek ematen dizuten laguntzakin norberak nahi dabanian itxia, ez?
Ordutik plan hori buruan, aurten maiatzan bateko zubixa aprobetxatu genduan Benasque aldera juteko.
Plan hori euki arren, fetxa hau ez zan egokixa suertatzen gauzatzeko, Vallibiernako eta Estoseko bailaretako heguetan ez zauan elur gehixegi, eta lehenengo eguna ona ematen zaben arren, hurrenguetan zeozer exkaxtuko zabala aurrikusitxa zauan.
Halere, Aran, Txirios eta hirurok animatu ginan haruntz abantatzera. Urten eta kasurik txarrenian buelta emateko aukera hor geneukanez, furgonetan guazen bitxartian, Angel Oruseko aterpetxian lekua hartu genduan, Aneto egin ondoren, Posetsetik gertu geratzeko asmotan, eta bixamunian Posets eta Perdiguero itxeko asmotan.
Juterakuan esperota baino gehixo tardau genduan Llanosera allatzen, eta azkenian, ixa lorik in gabe abantau bihar ginanez Anetoruntz, plana bertan behera laga eta goizian beste zeozer itxia pentsau genduan.
Llanos del Hospitaleko fondoko pistetan barrena Besurtaruntz


Llanosetik bertatik hasten zan elurra (ipar orientaziua oso ondo zauan elurrez) eta aukera ezberdinak planteatzen hasi ginan, Anetori bueltia, Mulleres eta abar. Ixa besurtaraino iritsi ginanian goruntz jutia erabaki genduan, eta Renclusatik Maladetas alderuntz hartuz
Renclusako aterpetxea, ezkerreko maldatik Portillon superior (Anetora joateko), barrenean Maladetas, eta erdian Cordidier eta eskuinean Alba

baina aurrerago Cordidier eta Sayo tontorrak itxia pentsatu genduan, oindiok zapaldu gabeko bi hirumilako
Cordidiererako azken metroak

Tontorretik Posets eta Perdiguero parez pare

 eta ondoren jeitsiera Albako lepotik itxia Padernako tubuetatik berriz ere llanos del hospitaleraino.

Txirios Albako tubuetara iristen

Elurra ez zauan onenian, baina disfrutatu genduan behintzat.

Hurrengo egunian Perdiguerora juteko asmotan ginan Remuñetik, eta ondoren Literolatik jeitsi. Tartian ahal bazan beste tontor batzuk ere itxita ez genduan deskartatzen, halere, egualdixan zain geratu ginan, girua exkaxten jungo zan aurrikuspena zauan eta.
Gaba osua haize ufadek mobitxuta eta eurixa entzuten in ostian, goizian jaiki ginanian elur kapatxo bat zauan furgonan, eta elur pixkat botatzen, haize handixakin.
Lasai jaiki ginan, han zereginik ez zaola nabarmena zan eta. Iparretik zatorrenez, beheruntz hobia egongo zan esperantzan abantau ginan Cerler aldera, eta halaxe suertau, Cerlerrek kriston girua, baina elur gutxi aukeran
Cerlerreko pistetan gora

Basibe tontorran ingururuntz abantau ginan, nahiz eta zan ordua izanda, ezer askorik ezin izan genduan in.
Basibera begira

Bueno, hurrengo baterako egun tonto baterako badakagu plan bat gehixo poltsikuan
Hurrengo egunerako ere egualdi iguala emanda zauan, eta domekarako hilak 4 eguraldi ona, baina guk beste konpromezu batzuk geneuzkan Aloña inguruan, eta Cerlerretik zuzenian bueltatzia erabaki genduan, penaz.

Hemen bi egun hauetako bideua

Iruzkinak