Hurrengo egunetan Spaghetti tour egitekotan ginen, Suitzako Zermattetik mendian sartu eta Italiako mugan aterpetxez aterpetxe egiten den itzuli bat da, horregatik deitzen diote Spaghetti tour, Suitzarrak pasta jatera pasatzen direlako. Tartean 4000mtako tontorrak egiten dira, eta 4000ko horien artean, Mezzalaman pasatu behar genituen Castore eta Liskamm ere egin daitezke.
Tamalez, presio bajuak zeuden eta ondorioz eguraldi ezegonkorra, eta bi egunetako aterpetxeak ezeztatu eta Gorkak prest zeuzkan B,C eta D planak ere.
Hurrengo egunean Italiako mugatik urrundu eta Laussane aldera dagoen Dent de Morcles egitea erabaki genuen.
Beti bezela, GPSaren datuak Google earthen ere ikusi litezke:
Ovronaz-eko eski pistetaraino igo eta handik, pisten elurra aprobetxatuz goruntz egin genuen
Pistak bukatu ondoren, marroia gerturatzen egon arren, aurrera jarraitzea erabaki genuen (argazkiko eskuineko haitzaren ostean dago tontorra)
Zer ete dan herrimina, eh? tartean berriz ere ikusi genuen Hiru Erregeen mahaia. ez esan antzik ez duenik!
Tontorrean babeseko lekutxoa aurkitu
Zertxobait jan, eta behera
Behera jeitsi eta Kapilara joan ginen Jesusen odolarekin lagunduriko otordutxoa egin eta arropak lehortu eta berriz ere eroso jartzera.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina