Mezuak

Hiru Handiak

Irudia
Azkenean iritsi zan probaren eguna. Aurreko egunetan urduritasun puntu bat ere eduki naban, izan ere ondo prestatuta joan arren 100km proba luzea da (ez dut pentsatu nahi ehun milaken 160kmak zer ete diran!!). Aste osoan ez naban hobetuegi deskantsatu, baina barixakua jai hartu naban, eta beradura arte lo egin eta arratsaldian beste siesta bat bota naban. Primeran!!! 19:30etan txiriosekin geratu nintzan Landan, eta alkarrekin jungo ginan Araiara, dortsalak batu, motxila bat kamioian utzi landako deskantsu gunera eramateko... dana primeran. Azkenengo momentuan triki ere animatu zan 3H egitera (bere helburua Landara iristia zan), hau tipo ausarta!!! De 2012/06 3H Beraz, Landara bixak agertu ziran, eta hirurok egin genitxuan azken orduko prestakuntza hauek. Gasteizen bizitziak badauka bentajia, infraestruktura oso ondo lotzeko aukera euki nabalako. Aranek komentatu zidan nahi bagenduan Gopegin furgona utzi, eta zapatu goizian jungo zala bera bizikletaz furgona batu eta Araian ...

3 H

Negua joan da ta, eta orain zer? Astebukaera honetan, bi urtian behin egiten dan 3H (Hiru Handiak)   tokatzen da, eta ausardia kolpe batian izena eman genduan urtarrilian. Konturatu orduko gainian, eta horrelako ibilaldi luze batek ondo prestatuta jutia eskatzen dau. 17 urte neuzkala egin naban Sugar, Gabi, Arrietak eta Juan-ekin. Elgoibartik 10 juan ginan, baina bukatu 5ek besterik ez, eta ez daukat orduko oroitzapen oso onik, Aizkorritik behera negarrez iritsi bait nintzan Zalduendora, ziharo hustuta, burugogorkerixan ondorenguagatik bukatu naban, zalantzaripe. Ordutik albozka begiratu izan diot proba honi, tentaziua bai, baina zuzenian begiratzeko potrorik ez! Azkenian duela bi urte izena eman naban, baina ezkontza bat medio ezin izan nintzan jun, eta okerrik ezian, aurtenguan urtengo gera berriz, beste 17 urteren ondoren; beraz, aurtenguan bukatuz gero, ohiturakin jarraituaz, hurrengo 17 urtietarako pakia! Gorbeia, Anboto eta Aizkorri tiroi batian egitian datza 3Hk, eta 100...

GR 7, GR 11eta GR 107 Andorran

Irudia
Oporrak bukatzen ari ziran, eta bueltako bidia luzia zanez, gerturatze aldera azken geldiunia Grau Roigeko pisten parkinian egin genduan. Aurrekuan egin gabe lagatako Estanys Amagats -eko zati bat orainguan Andorra aldetik egitia nahi genduan, eta bide batez, ibilbide luze edo Grand Randone (GR) GR7 , GR11 eta GR 107 ibilbidien zatitxo bat ezagutu. Buelta zirkular bat egitia nahi genduan, baina ez genekixan seguru zelako baldintzak aurkitxuko genitxuan. Haize asko zabilen, eta haseran andorrako batzuk jarraitzen hasi ginan. Hauek Montmalus egiteko asmotan zijuazen. Gure ruta zirkularra erdi erditxik ebagitzen zaban honek, baina ingurua elurrez nola zaguan ikusteko aukera ematen zigun. Montmalusen lepora iritsitakuan, haiziagatik guk tontorra eginbe aurrera jarraitzia erabaki genduan, eta andorrakuak ere gure atzetik etorri ziran Montmaluseko aterpetxera. Han hauek agurtu, eta gure bidiari jarraitu ginon. Errekazulo batetara iritsi ginan. Elur gutxi, hego aurpegixa zalako, baina ...

Pal-Pic des Lacs-Cabus

Irudia
Porte Puymorensetik Andorra barrura sartu eta hurrengo egunerako Col de Ordinotik Pic de Casamanya egiteko asmoa geneukan. Teorian aukera ona zan, inguru honetan elurra bazegoen, eta 2000m ingurutik ateratzen ginan. Behean, El Tarterren lo egin ondoren, goizian Ordinoko portura ixo eta... elur askorik ez! KAKA!!! Behelainoa kentzen joan zan, eta parez pare Pal eta Arinsaleko pistak genituen. Bien osteko mendixak txuri txuri. Furgonan sartu eta Pal-era zuzenean!!! Gora iritsi, eta parez pare geneuzkan mendiok, baina tartean bailara bat pasatu behar eta elur gutxi, eta errepidea itxita (muga da eta ezin da pasatu kotxez) Kasualitatez, bi bikote ikusi genituen bertan trabesiako eskiekin eta monoekin. Hauek gutarrak? Ala pistetan gora eta behera ibiltzera doazen sasi mendizaleak izango dira? Beraiengana gerturatu eta galdetu genienean, beraiek ere pareko mendietara zijoazela! AUPA ZUEK!!! Bidea nundik zan esplikatu ziguten, eta aurrera joan ziran. Elur gutxiko leku bat oinez pasa b...

Porte Puymorens

Irudia
Eguraldi txarra hegotik sartua zegoela eta, iparreruntz probatzea erabaki genduan, akaso Andorra aldera edo. Bidean Carlit egitea pentsatu genduan baina ez Font Romeu ingurutik, baizik eta beste aldetik, Porte Puymorens ingurutik, jende gutxiago eta igoera lasaiagoa egingo genuela pentsatuaz. Teorian inguru honetan elur gehiago egotiaz gain, orientazio horretan ere elurra beherago omen zaguan eta. Irtetzeko lekura iritsi ginanian (1800m inguruan) ez genduan esperotako panorama aurkitxu, batere elurrik ez zaguan, eta elurra bilatzeko gainera nahiko urrutira jun bihar ginanez eskixekin aldian, planez aldatu eta bertatik urtetzen baina Andorra alderuntz jutia erabaki genduan. (Inork interesik baleuka, nota hartu, Carlit egiteko hobe Font Romeu ingurutik egitea, hain leku lasaia ez izan arren) Eta besterik ezian, Porte Puymorenseko itxitxa zaguan sektoreko pistetatik gora egin genduan igoera. Behin goian, zabalik zauden eski pistak zeharkatu genituen eta Pic de la Mina egin. Hurrengo b...

Cerdanya-Puigmail d'err

Irudia
Formigaletik Cerdanyara bidian, Estanys Amagats izeneko mendi ibilbidian nundik hasi pentsatu genduan. Cap De Rec-era ixo ginan, Lles-eko iraupen eskiko pistak daozen lekura. Duela makina bat urte iraupen eskiko "agilutxo" kategorian espainiako txapelketak jokatzera jun ginan La Molinara. Bai, bai, espainiako txapelketak, baina hori sakontzeko beste baterako lagako dot. Kontua da ixa 2000mtan dagola, eta aterpetxez aterpetxe egin nahi genduan ibilbidia hasteko elurrez nola zauan ez zekigunez, aukera ona beintxandu jakun, kotxez bertara allau leikelako. Horrela ba, zuzenian ixo ginan bertara. De 2012 Apirila Iritsi ginanerako ilun egon arren, elurrik ez zagola ikusi genduan. Aterpetxera jun ginan garagardo bat hartzera eta bide batez nola zaguan galdetzera. Bertako jabiakin demaseko hizketaldixa euki genduan. Elurra eta ibilbidiaz gain, Kilianen aitxan lehenengo aterpetxia izan omen zan Cap de Rec, eta eskixari buruz, kilianez, eski pistez eta pelotazo inmobiliario...

Aste santua

Irudia
Aurreko post-ean komentatu bezela, aste santuan Alpeetara juteko plana eginda geneukan aspalditik. Chamonixetik Zermattera egin nahi genduan eskiekin. Lehenago ere eginda daukagu txiriosek eta biok, barrenen eta urgazin publikatu zutenez. Aurrekoan baina, eguraldi exkaxagatik ezin izan genduan osorik egin, eta Bourg St Pierren (Suitzan) eman genion hasera zeharkaldixari. Normalian lehenengo zatixa, Chamonixetik MendiZuri zeharkatuz Suitzara iristen da bi egunetan, eta ondoren Taxi bat hartzen da errepidez zati bat egiteko Bourg St Pierrera arte (GdStBernard portuan gora). Guk beste era batean planteatu genduan orainguan; Chamonixetik Suitzarako zatia egun bakarrean egin, La Foulyn lo egin, eta hurrengo egunean taxia hartu beharrean, eskiatzen jarraitu Gd St Bernard porturaino. Handik aurrera bide arruntarekin topo egitea zan asmoa. Beraz, lehenego bi etapak gogorrak zetozen. Gutxi gora behera, zoro hauek egindakoa zen , baina guk etapaka egiteaz gain, desbio txiki bat egingo genuen Gd...