Mezuak

mendi eskia etiketa duten argitalpenak ikusgai

PierraMenta 2019

Irudia
Inoiz baino entreno gutxiokin, iritsi zan Pierrara juteko momentua. Eskerrak azken asteetan Izabako memoriala eta Linzako Pyrene lasterketak egin genituen eta horrek sasoi pixka bat eman zidan Pierrara konfidantza apur batekin iristeko... Eta horrela, konturatu ordurako Arechesen geunden Javi eta biok lasterketa hasteko zain. Le Chornaisen 12 lagun juntatu ginan parte hartzeko prest, baina intendenzia ere bertan zauan, Oñati-Ondarru eta abarreko 16 lagun egunero animuak ematen eztarrixak urratzen!!! Azken astian egualdixa begiratzen, 4 etapatatik 2 egun elurra, 1 eurixa eta zapatua eguraldi ona espero zala ematen zuan. Guretzat lehenengo hiru egunak panorama horrekin ez dia onak, segurtasunagatik behe partian piñarixetan trazatzen dabelako lasterketa, eta kriston bañerak itxen dia eta eskiatzen ez dakigunontzat gogorra izaten da hori. Nik nahixo izaten dot tontorretan ibiltzia, ertzak, malda zabalak eta abar, nahiz eta azken jeitsieran beti pasau bihar piñariren bat. Baina hori e...

Otal Ekialdetik eskiekin

Irudia
2018/04/22 Otal Ekialdetik Bezperan Cerbillona eskiekin jeitsi ondoren, sekulako bueltoia urten jakun. Paliza hartu arren, hurrengo egunian ere goizo ibiltzia komeni jakun beruagatik. Planari eutsiz, Bujarueloko aterpetxetik pixkat bajau Torlaruntz, eta han daon kanpin bat baino pixkat lehenago Otaleruntz jungo ginan ekialdetik. Goizeko 4:00 inguruan jaiki ginan baitxa ere. Bujarueloko aterpetxian gosaldu eta jeitsi ginan oinez abantauko ginan lekura. Lehenengo basotik ixo beharko genitxuan ixa 500m eskixekin bizkarrian. Gaurkuan, nik zapatillekin urtetzia pentsatu naban, bezperan hankak egosi jatazen eta. Di-da ixo genduan. Igoera oso zuzena dauka. Baina... basuan goiko partian elurjausi batzuk zaozen igoerako bidia zeharkatzen, eta hauetako batian galdu egin ginan, eta ilunetan piñari batian gora-behera ibili ondoren topatu genduan berriz ere bidia. Bidia topau ordurako eskixak jarri, eta aurrera! Gaurkuan zerua tapauta zauan. Alde batetik hobe horrela, ekialdeko orientaziua za...

Moskowa Cerbillonara eskiekin

Irudia
2018/04/21 Moskowa Cerbillonara eskiekin Aspalditik begiz jota neukan plan hau, baina orain arte ez jata aukeria suertatu. Lasterketetako denboraldixa bukatu arren, negu gogor honen ondorio, mendira juteko baldintzak ez dira izan seguru ibiltzeko, nere uste apalian. Elur asko eta tenperaturek gora behera askokin segitzen zaben apirilian, eta ezagutzen nauzuenok badakizue oso klaru ikusten ez badot, ez nijuala. Gorka lankidiak komentatu zidan Apirilan 21-22ko astebukaeran ona zetorrela, eta mendira juteko asmua zeukala. Ia animatuko nintzan. Aukera politxa izan leiken. Javiri ere komentatu genion, baina Javik ezin zuala. Beraz, mano a mano plana egiten hasi ginan. Mendixa oso arriskutsu zauan oindiok. Aurreko larunbatian metro bete elur bota zuan, eta asteartera arte ez zuan ematen egonkortzen hasiko zanik. Halere, asteazkenetik aurrera eguraldi ona eta berua espero zan, egunetik egunera beruo, igandera arte. Goraino estabilizatu ahal zuala ematen zuan, baina inzertidunbre handixa...

Tour de Rutor 2-3 etapak

Irudia
2016/04/02 Tour de Rutor 2 eguna: Bezperako palizan ondoren errekuperatzia tokatzen zan. Masaia, siesta, eskiak prestatu, afaldu eta izozkia jan, horixe izaten da egun bat baino gehiagoko lasterketetan egiten doguna. Egun politxak izaten dira gustokua itxen pasatzen ditxugun egun hauek. Urtero antzeko ibilbidiak izaten diranez, gabian infusio batekin CSAkuek esplikatu ziguten hurrengo egunan nundik norakuak. Ertz ikusgarri bat pasatzen omen zan. Aurreko urtetan Rutorreko tontorra egiten zan ertzan ondoren, baina aurtenguan eguraldixak ez zuan aukerarik ematen, eta tontorra baino pixka bat beheraxeago geratuko ginan azken igoeran. Goizian goiz jaiki, eta sentsazio hobiak neuzkan, baina auskalo gero zer gertatuko zan... Sirimirixa botatzen irteeran, ez zuan berotzeko gogo askorik ematen! Irteera atzeratu zan, eta taberna batian sartu ginan, egonian egotera. Hau fundamentua. Irteerara jun, ahalik eta beranduen asko ez bustitzeko, eta eman zaben irteera. Lehenengo metruetan s...

Tour de Rutor 1. etapa

Irudia
2016/04/01 Urtero Alpeetan eskiko lasterketaren bat egiten saiatzen gera. Lehenengo helburua Pierra izan arren, neri lanak ez dit horretarako aukera gehiegirik ematen, eta beste lasterketaren baten bila hasi ginan aurtenguan. Apirilan 1etik 3ra bitartian jokatzen da Rutorreko lasteketa (Tour de Rutor) Aosta bailarako mendi berezi honetan, oso altua ez izan arren, glaziar zabal bat dauka 2011an egin genduan mendi honek , eta bertatik Mont Blanc-a eta Mont Blanc-etik Rutor parez pare ikusten dira. Luismi eta Kikek Rutorra zeukaten begiz jota. Javik esan zidan bera dagoen Vibram taldian negurako helburu bat zala lasterketa hau, eta akaso taldekide batekin egingo zuala. Baina azkenian taldekidiak ezingo zuala, eta nere lan egutegixan posible izan leikela ikusita, Javi eta bixok apuntatu ginan. Laurok jungo ginan beraz Rutorrera, Luismi, Kike, Javi eta ni. Plan politxa zan, eta Regilen Luismin autoka probatzeko aukera euki genduan. Aste santuan ondorengo astia izanda, egun batzuk lehe...